Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Landa-eremuko emakumeen diagnostikoa egiten ari dira Abadiñon eta Elorrion

AbadiñoElorrioLandaEremukoEmakumeenDiagnostikoa
Abadiñoko eta Elorrioko Udal ordezkarieta eta Berdintasun teknikariek eta ikerketa egiten ari den Leire Milikua.

Abadiñoko eta Elorrioko landa-eremuak pisu handia duela kontuan hartuta, inguru horretan emakumeak duen presentziari buruzko ikerketa egiten ari dira bi herrietan, bi Udaletako Berdintasun planetan hartutako konpromisoei jarraituz. Otsailean hasitako ekimena, urrian eta azaroan egingo diren topaketekin jarraituko du eta abenduaren erdialdera amaituko da.

“Landa-eremuan bizitzeak bazterkeria edo bulnerabilitate egoera sor dezakeela” dioten ikerketak kontuan hartuta eta “azken 10 urteetan egoera asko aldatu dela” ikusita, “gaur egun egoera zein den eta horren argazkia” ateratzeko baliagarria izango den ekimena gauzatzen ari dira  bi herrietan,  Idoia Buruaga Elorrioko alkateak azaldu duenez.

“Landa-eremuetan bizi den emakumeen kopurua garrantzitsua dela” oinarri hartu dute ikerketa egiteko, nahiz eta portzentajea “azken urteetan jaitsi egin den”, Iñaki Rekalde, Abadiñoko Udaleko Landa garapena, Komertzio eta Turismo arloko zinegotziaren esanetan. Izan ere, Abadiñoko biztanlerian %6a landa-eremuetan bizi diren emakumeak dira eta portzentajea %8an kokatzen da Elorrion.

Portzentajea erdira baino gehiago jaisten da Gizarte Segurantzan norberaren bere konturako Erregimen Berezia kontuan hartuta. Gaur egun, “zortzi emakume daude izena emanda Abadiñon, eta Elorrion berriz, bederatzi; hau da, Abadiñoko landa-eremuko emakumeen %3,7 eta Elorriko %3a”, ikerketa burutzen ari den Leire Milikuaren esanetan. Beraz, bertatik bizi diren emakumeena “oso portzentaje txikia da”, landa-eremuaren agroekologian, feminismoan, iker-eremuetan eta eskuhartzean zaildutako ikerlariaren arabera.

Otsailetik abendura

Otsailean hasitako ikerketa, marko teorikoaren eraketarekin eta 18 emakumeri egindako beste hainbeste elkarrizketetan oinarritutako aurrediagnostikoa egiteko baliogarria izan da. Orain, saio kolektiboak eta ondorioak ateratzeko topaketak egingo dira, baita emakumeak ahalduntzeko baliagarriak izango diren espazioak sortzeko ere.

Iragarritako lehenengo saioa Abadiñoko Mendiola auzoan dagoen Errekatxo auzo elkartean egingo da urriaren 15ean, arratsaldeko 17:30ean, eta bigarren topaketa Elorrioko Gazeta auzoan dagoen Lagun-arte kofradian egingo da urriaren 17an, arratsaldeko 17:30ean hau ere. Saio bietan, elkarrizketatutako emakumeak eta hauek gonbidatutako beste emakume batzuk bilduko dira, “aldez aurretik egindako elkarrizketetan landutako bi edo hiru gai nuklearrak lantzeko helburuarekin”, Milikuaren esanetan.

Bigarren saioak azaroan izango dira; lehena 5ean, Mendiolako Errekatxon eta bigarrena 7an, Gazetako Lagun-artean, kasu bietan arratsaldeko 6etan. Ekitaldian lehengo saioetako balidazioak egingo dituzte partaideek eta ondoren, “ia denen artean ekintza txikiren bat adosten dugun”, Milikuaren arabera. Bildurako material guztiarekin “abenduaren erdialdean amaituko dugun diagnostikoa egingo dugu”, adierazi du ikerlariak.

Abadiñoko eta Elorrioko Udalek bultzatutako ekimenak aspaldi hasitako lankidetzari jarraipena ematen dio, aldez aurretik landu baitituzte “Durangaldeko emakumeen indarkeriaren kontrako protokoloa edo Beldur Barik programa sustatzea, besteak beste”, Aida de la Calle Abadiñoko Berdintasun teknikariaren esanetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados