‘Labur esanda’ film laburren lehiaketa antolatu du Berbaro Elkarteak irailaren 11 eta 12rako eta antzeko beste lehiaketa batzuetan egiten den moduan, parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte ikus-entzunezkoa grabatu, editatu eta entregatzeko.
Antolatzaileek gai bat, esaldi bat eta objektu bat emango dute lehiaketaren hasieran eta hortik aurrera 24 ordu izango dituzte parte hartzaileek beraien sorkuntzak burutzeko. Irabazle eta finalisten artean, 500 euro banatuko dira saritan.
Momentuz, lehiaketaren datak aurreratu dituzte Berbaro Elkartekoek, parte hartu nahi dutenek “data gordetzeko eta kamerak prestatzeko”. Gainontzeko informazioa eta xehetasunak berriz, abuztua amaieran emango dituzte jakitera.