Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Kultur egitarau zabala prestatu dute Zornotzan Korrika 23aren harira

Amorebieta-Etxanoko Udalak hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu martxoaren 14tik 24ra egingo den Korrika 23aren harira, egitarauan pailazoak, erakusketak, antzerkia, zinema eta hitzaldiak iragartzen baitira. Amorebieta-Etxanoko AEKk gaur bertan egingo du ekimenaren aurkezpena, 19:00etan Zelaieta Zentroan.

Bihar arte ikusgai dagoen ‘Korrikaren historia irudietan’ erakusketa Zelaietan jarri dute. Bertan jarritako informazio-panelak argazkiak, lemak, logoak edo egindako omenaldiak biltzen dituzte, historian atzera egiteko aukera emanez.

Euskararen aldeko lasterketa herrikoia martxoaren 22an igaroko da herritik eta ordura arte hainbat ekitaldi iragartzen dira.  Otsailaren 9an eta 10ean bereziki haur eta gazteei zuzendutako Porrotx eta Marimotots pailazoen ‘Ez gara jaitsi!’ ikuskizuna eta Basakabiko gazteek ‘Go!azen 10.0’ telebista saioan oinarritutako agerraldiak izango dira, hurrenez hurren.

‘Euskaldungak’en estreinaldia

Tautelak konpainiako Maite Lopez eta Aroa Blanco aktoreek ‘Euskaldungak’ antzezlanaren behin betiko estreinaldia eskainiko dute otsailaren 16an, Ikuskizunak euskaldun berri baten eta euskaldun zaharraren eta euskararen arteko harremanari helduko zaio, gogoeta kulturala eta linguistikoa eskainiz.

Bizkarsoroko herriaren fikziozko historia kontatzen duen ‘Bizkarsoro’ filma otsailaren 29an izango da ikusgai. Josu Martínez zuzendariaren ikus-entzunezkoak 1914 eta 1982 bitartean gertatutako bost istorio kontatzen ditu, ahozko lekukotasunetan eta testu idatzietan oinarritua.  Fikziozko herrian oinarritutako kontakizun hunkigarriak, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak irudikatzen ditu.

‘Pantailak Euskaraz, ezinbesteko erronka’ solasaldia prestatu dute martxoaren 12rako, hizlariak Patxo Larrinoa (Pantailak Euskaraz) eta Mikel Eizagirre (Zer Non Ikusi) izango direla. Pantailetan euskararen presentzia sustatzen duen Pantailak Euskaraz ekimenean oinarritzen da ekitaldi hau. Hitzaldia euskaraz izango da, eta Telegram aplikazioaren bidez gaztelaniarako interpretazio-zerbitzu bat izango du, hala behar dutenentzat (beharrezkoa da entzungailuak eramatea).

Korrika 23 Zornotzan

Korrikaren 23. edizioak martxoaren 22an zeharkatuko ditu herriko kaleak, 17:30etatik aurrera. Egunean zehar, kaleak musikarekin animatuta egongo dira eta, Korrika igaro ondoren, familientzako musika-ikuskizun bat egingo da Herriko plazan. Eguneko ekitaldiak Txalo konpainiak Zornotza Aretoan eszenaratuko duen ‘Almazenean’ antzezlanarekin amaituko da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Zornotzako bizilagunak gonbidatu nahi ditu kultura-jarduera horietan parte hartzera eta martxoaren 22an, Korrika Zornotzako kaleetatik igaroko den egunean, euskararen ospakizunarekin bat egitera animatzen ditu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados