Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Kudeaketa parte-hartzailean oinarrituko da Plateruena

‘Zilarberritzen’ gogoeta prozesu parte-hartzailea bukatu du Durangoko Plateruenak. Ondorio nagusien artean, aldaketa bi proposatu dituzte: kudeaketa eredua aldatzea eta eraikina egokitzea espazio berriak sortzeko. 

Seihileko gogoeta, Durangaldeko elkarte, sortzaile eta kulturzaleekin batera eraman da aurrera, EHUko Parte Hartuz ikertaldeak gidatuta.

Alde batetik, Plateruenaren kudeaketa eredua moldatzea beharrezkoa ikusten dute. Izan ere, eraldaketa honen gakoa “parte hartzea” integratzea izango da, funtzionamendu parte hartzaile bat sustatuz, eta boteraguneak aldatuz. Bestalde, sortzaileekiko laguntza harreman bat eduki beharko lukeela ikusi dute. Horretarako espazioa dibertsifikatzeko aukera ezberdinak baloratu eta martxan jarri behar dira.

Prozesu honetatik sei lerro estrategiko finkatzeko asmoa irten da. Alde batetik, proiektuaren etengabeko transmisioa “ezinbestekoa” ikusten dute arduradunek, Plateruenak “gertu eta bere sentitzeko”. Bestalde, Antzokiak elkargune papera hartu beharko lukeela uste dute, bai elkarte zein sortzaileen artean, eta emakume sortzaileen artean bereziki.

 

Musikaren monopolioa

Izan ere, ikuspegi feminista antzokiaren jarduera guztietan eta egunerokotasunean txertatzea beharrezkoa dela diote.
Bestalde, komunikazioa sakonagoa landu beharra ikusten dute, “gardentasunaren” garrantzia eta komunikazio pertsonalizatua egiteko beharra batez ere.

Musikak programazioa monopolizatzen duela aipatu dute ondorioen artean. Beraz, beste kultur diziplina batzuk barneratu behar direla diote.  Azkenik sortzaileentzako babes eta sustapen gunea izatea espero dute.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados