Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

‘Kirikiño’ jaio zela 150 urte betetzen dira gaur

KIRIKIN~O150 urte betetzen dira gaur, urriak 26, Ebaristo Bustintza ‘Kirikiño’ Mañarian jaio zenetik. ‘Etxanoa’ izeneko etxean jaiotako idazle oparoak testu asko sortu bazituen ere, ez zuen libururik idatzi, bere zeregina kazetaritzari lotuta egon zelako eta bere artikuluak garaiko egunkarietan argitaratu zituelako.

‘Mañari’, ‘Bloa’ edo ‘Boldro’ ezizenekin sinatu bazituen bere lehen artikuluak, behin ‘Euzkadi’ egunkarian hasi eta gero ‘Kirikiño’ goitizenarekin argitaratu zituen bere idatziak.

‘Kirikiñok’ bere garaiko jendearentzat idatzi zuen eta XIX. mendearen bukaeran, euskal kulturan berpizkunde euskaltzalearekin batera, euskara ‘garbia’ren kezka sortu zen. Izan ere, hainbatek kanpotar jatorrizko hitzak baztertu eta haien ordez berba asmatu-berriak erabiltzen zituzten. ‘Kirikiñok’ berriz, herriko jendeak erabiltzen zituen hitz eta esaerak lehenesten zituen.

Mañarriarrak egindakoa kazetaritza-lana izan zen. Idazlan laburrak egiten zituen, eta gehienetan, gai arinak eta erraz ulertzekoak landu zituen. Hala ere, “I. Guda Nagusiko kronista ere izan zen, bere helburu nagusia irakurleak informatzea izanik”, Gerediaga elkartetik gogoratzen dutenez.

“Kirikiñok Europa eta munduko gerraren giro eta abarren berri eta gogoeta asko egin zituen, baina kanpoan ez ezik, hemen sortarazitako egoera kontatzen zuen, ikuspegi abertzale eta ekonomikotik”, azpimarratzen dute.

Gerra horri buruzko artikuluak 1989an argitaratutako ‘Guda Nagusia (1914-1918)’ liburuan biltzen dira. Bere testuekin argitaratutako lehen liburua berriz, 21 ipuin biltzen dituen ‘Abarrak’ (1918) izan zen eta lan hori da Kirikiño bizi zela kaleratutako bakarra. Gainontzekoak, ‘Bigarrengo Abarrak (1930), ‘Abarrak… eta abar’ (1966), ‘Egunekoa’ (1981) eta ‘Edo geuk edo inork ez Euskeraren Alde’ (1984) bera hil ostean argitaratu ziren.

Berriketaldia Mañarian

Gaur ospatzen bada ‘Kirikiño’ren jaiotzaren urteurrena, Gerediaga elkarteak eta Mañariko Udalak solasaldia antolatu dute biharko. Errose Bustintza Kultur Etxean 19.00etan izango den ekitaldian Xabier Altzibar UPV- EHUko irakasle eta ikertzailea eta Eneko Bidegain Mondragon Unibertsitateko irakasle eta idazlea mintzatuko dira.

Barriketaldiak ‘Ebaristo Bustintza Kirikiño: I. Guda Mundialeko kronista’ du izenburu eta garai horretako (1914-1918) Euskal Herriko egoera sozio-politikotikoa abiapuntu hartuta, idazle eta sortzaile mañariarrak euskal kazetagintzan eta kazetaritzan izandako eraginaz eta bere berri-emaile izaeraz arituko dira bi hizlariek.

Altzibarrek Kirikiñoren kazetari eta bultzagile lana ikertu duen Altzibarrek ‘Kirikiño kazetaria, I. Mundu- Gerraren kontalari’ artikulua ere idatzi du. Xabier Perearen lan bildumatik abiatuz, Kirikiñoren kronikalari izaera eta testuingurua aztertu ditu.

Bidegainek, ‘Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekaria’ tesiaren ikerlaria berriz, Euskal Herrian garaian zegoen egoera sozio-politikoaren berri emango du eta, honen eragina euskal kazetagintzan.

Ekitaldian Kirikiñoren emaztea zen  Basilia Bustintzak 1967an bidalitako eskutitza ezagutzera emango da. Gerediaga Elkartearen dokumentategian dagoen eskutitz horretan, bere senarraren izaera eta bizitza ezagutzera eman zuen modu xume eta maitekorrean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados