Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Kattalin Minerrek ‘Nola heldu naiz ni honaino’ liburua izango du hizpide gaur Andragunean

 

DurangoAndraguneaKattalinMinerDurangoko Andraguneko Euskarazko Irakurle Taldeak ikasturteko lehenengo hitzaldi-berriketaldi irekia egingo du gaur Kattalin Miner idazlearen partaidetzarekin. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Lariz Torre kalean dagoen Andragunean.

Solasaldian egongo den Kattalin Miner idazle hernaniarrak, argitaratu duen ‘Nola heldu naiz ni honaino’ lehenengo liburuaren aurkezpena egingo du. Hitzaldiaren ostean, bertaratzen diren entzuleekin izango den berbaldia hasiko da.

Minerren liburuak noraezean dabilen emakume gazte baten nondik-norakoak jartzen ditu agerian. Bere bizitzarako jarritako hainbat helburu lortu ondoren, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da eta giltzarri diren familia, bikote ereduak, heteroaraua edo harreman batekin bilatzen dena jorratzen ditu.

Andraguneko Euskarazko Irakurle Taldeakazaroan hasi zituen aurtengo ikasturteko ekitaldiak, Leire Bilbao, Arrate Mardaras eta Kristina Mardaras sortzaileekin eta Eunate Zarrabeitia, Aitor Astigarraga eta Dana Moya musikariek eskainitako poesia musikatua emanaldiarekin.

Abenduan, talde horretan izena emandako partaideek ‘Koaderno Handia’ liburuari buruzko irakurketa-solasaldia egin zuten. Ekitaldi horretako obra, Eskarne Mujikak euskaratutako Agota Kristof idazlearen ‘Le Grand Cahier’ liburua izan zen.

Datorren otsailean, berriko taldeko kideek liburu baten inguruko irakurketa-solasaldia egingo dute eta martxoan Arantza Urretabizkaia izango da, berriro edonorentzat irekia izango den saio baten.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados