Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Juergarako gogoa piztu zuen Elorrioko Musika Eskolak

Juergarako gogoa piztu zuen Elorrioko Musika Eskolak

Garamendi’tar Agustin Musika Eskolako kideek larunbatean piztutako txupinazoak Elorrioko Ferixa Nausiko jaiak lehertu eta juerga, musika eta umore onaren ateak ireki zituzten. Lehenengo asteburuan herritar eta bisitari ugari izan da herriko kaleetan eta gehienen esanetan “iaz baino jende gehiago dabil aurten”.

Larunbata gabeko danborrada eta gainerako ekitaldien ondoren, ferixak hartu zituen igandeko lehenengo orduetako protagonismoa. Jende gutxi ibili bazen lehenengo orduetan eguerdirako jendez gainezka egon ziren bertan jarritako postuak.

Aldez aurretik iragarritako gazta lehiaketaz gain lehiaketa bat gehitu zioten azken orduan ferixaren antolatzaileek, postu onenarena alegia. Ardi gazta lehiaketan sei izan ziren partaideak eta epailearen arabera Idiazabalgo J. Aranburu Elkartearena izan zen onena. Postu ederrena berriz, Elorrioko Markos Arbulurena izan zen. Irabazle bakoitzak 125 euroko saria eskuratu zuen.

Igande arratsaldean umeen danborradak hartu zuen protagonismoa eta bertan izan zirenek argi erakutsi zuten erreleboa, oraingoz, badagoela.

Gazteek eta kuadrillek izango dute gaurko protagonismoa, goizean Aldatsekuan izango diren paellekin eta tortilla txapelketarekin eta arratsaldean Herriko plazan izango diren jokuekin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados