Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Joseba Sarrionandiak euskaltzain urgazlearen diploma jaso du, izendapenetik 30 urtera

Joseba Sarrionandia idazle iurretarra orain dela 30 urte izendatu zuen Euskaltzaindiak ‘euskaltzain urgazle’, baina gaur arte ez du izendapenari dagokion diploma jaso. 30 urte igaro dira ordutik hona.

Euskaltzaindiak 1991ko urtarrilaren 31n izendatu zuen urgazle Sarrionandia, eta orain arte ez du diploma jasotzeko modurik izan. Izendapenari dagokion agiria Euskaltzaindiaren egoitzan jaso du, Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik. Egoitzako bilkuren aretoa bisitatu ostean, liburu-sorta bat oparitu dio Urrutiak.

Sarrionandia astelehenean bueltatuko da Euskaltzaindiaren egoitzara, kasu honetan Bilbo Zaharrak antolatutako Forum-ean parte hartzeko, Pilar Kaltzada eta Aingeru Epaltzarekin batera. Plaza Barriko egoitzan egingo den ekitaldia 19:00etan hasiko da eta solaskideak Ramon Saizarbitoriaren ‘Martutene’ nobela izango dute hizpide, obra horren 10. urteurrena betetzen denean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados