Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Joseba Sarrionandia gogoratuz, sei orduko jendeaurreko irakurketa egingo dute

Joseba Sarrionandia gogoratuz, sei orduko jendeaurreko irakurketa egingo dute

Herritarrak literaturara hurbiltzeko asmoarekin, ‘Sarri, hitzez eta ahotsez’ egitasmoa martxan jarri dute. Literaturzale eta Joseba Sarrionandia idazlearen lana gustuko duten hainbat lagunek antolatu dute ekimenak berbaldia, solasaldi dialogikoak eta sei orduko jendeaurreko irakurketa etengabekoa eskainiko ditu.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, egitasmoa “modu lasai eta giro atseginean egin nahi genuke, parte hartzera animatzen garenok literaturaz goza dezagun”.

Lehenengo hitzordua datorren asteartean izango da, Durangoko Udal Bibliotekan. Bertan Joseba Sarrionandia idazlearen lanaren inguruan zenbait zertzelada berbaldia entzuteko aukera izango da, Joxemari Iturralderen eskutik.

 

Irakurri eta abestu

Hurrengo paradak, martxoaren 12an eta apiriralen 2an ospatuko dira, eta solasaldi dialogikoak antolatu dituzte. Bigarren hitzordu honen helburua “gure literaturako autoreak irakurtzeko beldurra kendu eta hauen lanak ulertzeko gai garela ikustea da”. Bertan edonork parte har dezake aldez aurretik izena emanez.

Azken hitzordua maiatzaren 9an izango da, eta sei bat orduko jendaurreko irakurketa etengabekoa egingo dute Plateruenean. Saio honetan, Sarriren hainbat liburutako pasarteak irakurri edo abestuko dituzte.

EGITARAUA:

– Hitzaldia: otsailaren 18an, 19.00etan. Durangoko Udal BIbliotekan.
– Solasaldi dialogikoa: martxoaren 12an, 19.00etan. Durangoko Udal Bibliotekan.
– Solasaldi dialogikoa: apirilaren 2an, 19.00etan. Durangoko Udal Bibliotekan.
– Jendaurreko irakurketa: maiatzaren 9an, 18.00-24.00. Plateruena Kafe Antzokian.

Solasaldi zein jendaurreko irakurketan izena emateko: sarri.joseba@gmail.com

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Sarrizalea

    Aupa Sarri eta zure obra mardula. Animo antolatzaileei.

    Deja una Respuesta
  2. Sarrizalea

    Aupa Sarri eta zure obra mardula. Animo antolatzaileei.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados