UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Durangok gurasoei zuzendutako hitzaldi ziklo bat jarri du abian euskararen erabilera sustatzeko

Murueta Torre.

Durangoko Udalak EBETErekin batera, gurasoei zuzendutako hitzaldi ziklo bat antolatu du; alde batetik, euskara ulertzen dutenentzat, saioak euskaraz izango dira, eta, bestetik, euskara ez dakitenentzat, gaztelaniaz jarraitu ahal izango dituzte. Horrela, ikuspegi inklusiboa eta hainbat errealitate linguistikotara egokitua bermatzen da. Ekimenaren helburua da euskarak familian duen presentzia eta erabilera indartzea, eta hizkuntza ohiturei eta seme-alaben hizkuntzarekiko harremanari buruzko hausnarketa eta ikaskuntza gune bat proposatzen du.

Saioen edukiari dagokionez, zikloa maiatzeko astelehenetan egingo diren lau saiotan antolatuko. Lehen saioa maiatzaren 4an izango da, eta euskaraz “Gure seme-alabei euskararekin eta hizkuntza ohiturekin laguntzeko erronka” izenburupean egingo da. Saio honetan, eskolak euskararen transmisioan dituen mugak aztertzeaz gain, familiek seme-alaben euskararen erabilera sustatzeko izan dezaketen eginkizunari helduko zaio. Aldi berean, gaztelaniaz “Disfrutando con los idiomas” saioa eskainiko da, eta bertan euskara ikastearen garrantziaz eta gurasoek prozesu horretan duten eraginaz jardungo da.

Bestalde, maiatzaren 11n, euskaraz “Euskara sustatzeko baliabideak” saioa eskainiko da, eta bertan hizkuntzaren erabilera, ezagutza eta motibazioa lantzeko hainbat baliabide jorratuko dira. Aldi berean, gaztelaniaz “¿Cómo ayudar con las tareas escolares si no sé euskera?” saioa izango da, eta estrategia praktikoak eskainiko dira seme-alabei eskolako lanetan laguntzeko.

Ondoren, maiatzaren 18an, euskaraz “Ipuina, euskaraz gozatzeko tresna” saioa eskainiko da, eta bertan ipuinak landuko dira etxean euskararen presentzia areagotzeko baliabide gisa. Aldi berean, gaztelaniaz “Impulsando la presencia del euskera en casa con cuentos” saioa izango da, eta bertan baliabide hori nola erabili azalduko da, euskara jakin gabe ere.

Hizkuntza-joko errazak

Azkenik, maiatzaren 25ean, “Opor kutxa” saioa eskainiko da; bertan, zikloan zehar landutako baliabideak, tresnak eta dinamikak bilduko dira, baita saioan sortutako zalantzak eta hausnarketak ere. Aldi berean, gaztelaniazko saioan euskarazko hizkuntza-joko errazak proposatuko dira, oporretan erabiltzeko.

Saioak Durangoko Udal Euskaltegian izango dira 17:30etik 19:30era.

Intresesdunek apirilaren 29ra bitarte egin dezakete izen-ematea ondorengo estekaren bitartez: https://my.liberaforms.org/gurasoentzako-euskara-tailerrak.

Horrela, Durangoko Udalak euskara sustatzeko duen konpromisoa sustatzen du, familiei euskara eguneroko bizitzan modu naturalean integratzeko tresna zehatzak eskainiz.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados