Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
ARGAZKI GALERIA

Jesus Uriarteren omenaldia eta ezpatadantzari nesken presentzia nabarmendu dira Izurtzako jaietan

ezpatadantzaizurtza12Giro ederrean eta une hunkigarriekin amaitu ziren atzo Izurtzako jaiak. Barikutik aurrera ospatutako ekitaldien artean tortilla txapelketa arrakastatsua, lehenengoz emakumeen partaidetza izan zuen zapatuko ezpatadantzari eguna eta domekan Jesus Uriarteri egindako omenaldia nabarmendu ziren.

Zapaturako prestatutako egitarauan, Merinaldeko Ezpatadantzari Eguna zen ekitaldirik azpimarragarriena. Gerediaga elkartea, Izurtzako Udala eta eskualdeko dantza taldeen laguntzerekin antolatutako ekitaldian sorpresa aipagarria egon zen.

Orain arte gizonezkoak izan dira Durangaldeko Dantzari-dantzako bederatzi piezak dantzatzen zituztenak. Aurten, berriz, Kriskitin taldeko hiru emakume, Leire, Ixone eta Garazik, zortzi dantzarien taldea osatu duten beste bost mutilekin batera.

Aurtengo jaietako beste ekitaldi nabarmena Jesus Uriarteri atzo egindako omenaldia izan da, bere 100. urteurrena zela eta. Merezitako omenaldia atzo jaso bazuen ere, gaur da Uriarteren urtebetetze eguna eta etxekoen zoriontzearekin batera Izurtzako udalarena ere jaso du.

Atzokoan  berriz, herri osoaren zorionak jaso zituen Diman jaio eta Izurtzara ezkondu zen Uriartek. Eguerdian egindako saioan, Miren Amuriza eta Gorka Lazkanok asmatuko bertsoak eta Mendigain dantza taldeko kideek eskainitako dantza tartekatu ziren.

[ess_grid alias=”fiestas de Izurtza”]

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados