Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Jarduera ugari prestatu ditu Zaldibarko Udalak ikasturte berrian euskararen erabilera sustatzeko

zapatu-blai-zaldibar-2019
Ekimen ugari eskainiko ditu Zapatu Blai ekimenak ikasturtean zehar.

Zaldibarko Udaleko Euskara Zerbitzuak ekimen ugari prestatu ditu euskararen erabilera ume, gazte zein helduen artean indartzeko helburuarekin. 2019-2020 ikasturtera begira, zaldibartarrak aisialdi programetan, euskarazko eskoletan zein Berbalagun ekimenean parte hartzeko aukera izango dute.

Hiru eta hamaika urte bitarteko umeek urriaren 5etik ekainaren 20ra arte garatuko den ‘Zapatu Blai’ ekimenean parte hartzeko aukera izango dute. Hiru adin taldetan banatuta, umeek hamabostean behin izango dute hitzordua, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara burutuko diren saioetan.

Lagun artean gozatzeaz eta ondo pasatzeaz gain, ekimen horren hartzaileak gizakia zein naturarekiko errespetuan oinarritutako jardueretan parte hartzeko aukera izango dute.

Zaldibartarrek lehentasuna izango dute ‘Zapatu Blai’n parte hartzeko eta izena emateko orduan Kutxabank edo BBVA banketxetan egindako 40 euroren ordainketaren agiria eraman behar da Udaletxera. Apuntatzeko epea datorren astelehenean, hilak 16, amaitzen da.

Gazte Lekua

12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzat prestatutako ‘Gazte Lekua’ ekimenak ekintza desberdinak iragartzen ditu asteburuero, saioak bariku, zapatu eta domeketan izango baitira, 17:00etatik 20:30etara bitartean. Irailaren 13tik uztailaren erdialdera arte, Olazar futbol zelai zaharrean jarritako txokoan ikastaroak, irteerak, jai bereziak, eskulanak zein sukaldaritzako tailerrak eta beste hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera egongo da.

‘Gazte Lekua’n parte hartzeko baldintza bakarra euskaraz jardutea da eta bertako ekimenetan parte hartzeko bertaratzea besterik ez da behar.

“Euskara ikastea merezi duelako” goiburuarekin, euskarazko eskolak eta Berbalagun ekimenak ere prestatu dira. Ikasturte honetarako euskalduntze maila guztietako ikastaro presentzialak zein autoikaskuntzarako on line ikastaroak eskaintzen dira, baita HABE zein Hizkuntza Eskolako agiriak lortzeko egokitutakoak.

Udal Euskara Zerbituzuak AEKrekin elkarlanean prestatutako eskaintza, guraso taldeei, etorkinei zein ikastaro trinkoak nahi dituztenei zuzenduta daude. Gainera, berba egiteko Berbalagun zein Gurasolagun talde ez formalak prestatu dituzte.

Matrikulazioa egiteko epea irailaren 20an amaitzen da. Izenea emateko beharrezkoa da Udal Euskara Zerbitzuko 946827016 telefonora deitzea edo eguen@zaldibar.eus korreo elektronikora idaztea, edo AEKra deitzea edo idaztea (946817349 / 662966827 edo zaldibar@aek.eus).

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados