Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Irakurzale Kluba eta Kontulekuak ekimenak jarriko dira martxan Berrizen datozen hilabeteetan 

Berrizko Udalak Irakurzale Kluba eta  Kontulekuak egitasmoak jarriko ditu martxan datozen hilabeteetan, herritarren artean irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin. Iragarritako ekitaldietan, Amaia Egidazuk eta Amets Arzallusek parte hartuko dute.

Haurren irakurketa sustatzeko helburua duen Kontulekuak ekimena  urriaren 26an, azaroaren 9an eta azaroaren 30ean burutuko da, Amaia Egidazu idazle eta ilustratzaile  durangarraren eskutik. Bertan, 3-5 eta 6-8 urte bitarteko haurrek, literaturaz eta kontakizunez gozatzeko eta irakurtzeko ohiturak sustatuko dira. Saioek 45 minutuko iraupena izango dute eta txikiek heldu batek lagunduta joan beharko  dute.

Plazak mugatuak dira baina aldez aurretik izena eman behar da liburutegi@berriz.eus helbidean.

Amets Arzallus

Irakurzale Klubak berriz, irakurzaletasuna duten herritarrak bilduko ditu hilean behin, urriaren 19an hasi eta 2023ko maiatzaren 17ra arte. Berrizko Kultur Etxean, 18:15etik 19:45era euskal literaturari buruzko iritziak partekatzeko aukera egongo da.

Ekimen horren bigarren saioan, azaroaren 23an, solasaldi berezia izango da Amets Arzallusekin, bertsolari eta idazleak argitaratutako ‘Miñan’ liburua mintzagai izango baita.

Irakurketa klubean parte hartzeko euskara@berriz.eus helbidera idatzi behar da.

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados