Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka
Iurretako Udala

Ipuin, bertso-paper eta komiki onenak sarituko ditu aurten ere Iurretako Literatur Lehiaketak

IurretaLiteraturLehiaketaOinarriak2018Iurretako Udaleko Herri Bibliotekak XV. Literatur Lehiaketa antolatu du eta aurten ere ipuin, bertso-paper eta komiki lan onenak sarituko ditu. Idazlanak zein komikiak gaur hasi eta otsailaren 28ra arte aurkeztu daitezke.

Sail bakoitzak adinaren arabera banatutako zenbait kategoria izango ditu. Ipuinen atalean zazpi kategoria izango dira, sei-zazpi urtetik 18urtetik gorakoentzat eta bertso-paper zein komikien atalean 8-10 urtetik 18 urtetik gorakoentzako mailak egongo dira.

Lanen luzera eta atal bakoitzean emango diren sariak ere adinaren arabera izango dira. Komikien saileko hainbat kategoriatan, bakarkakoak zein taldean egindako lanak sarituko dira.

Lehiaketan Iurretan erroldatuta edo herriko ikastetxeetan ikasten duten haur eta gazteek parte hartu ahal izango dute. Bertso-paper kategorian berriz, zortzi eta hamazortzi urte bitarteko kategorietan Durangaldeko sortzaileek ere aurkeztu daitezke. Helduen sailetan berriz,  udalerrikoak ez direnak ere aurkeztu daitezke kategori guztietan.

Sari banaketa maiatzaren 25en egingo da Ibarretxe Kultur Etxeko Areto Nagusian eta saritutako lan guztiak argitaratu egingon den liburu baten bilduko dira.

Lanak otsailaren 28ra arte aurkeztu daitezke Herritarren Arreta Zerbitzuan, Ibarretxe Kultur Etxeko Herri Bibliotekan edo e-postaz bidaliz lehiaketa@iurreta.eus helbidera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados