Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Ia 100 ekoizle izango dira bihar Elorrioko Ferixa Nausian

Ia 100 ekoizle izango dira bihar Elorrioko Ferixa Nausian

Goizeko 10.00etatik aurrera Ferixalekuan eta Berrio-Otxoa zein Elizburu kaleetan kokatuko diren ia ehun postuetan, inguruetako abelburu eta ortuariez gain, eskulanak eta artisauen piezak ikusteko eta erosteko aukera izango da. Urtero legez gazta lehiaketa ere egongo da eta aurten, gaztagintza prozesua bere osotasunean egiten duten artzainek, hau da gazte egiteaz gain artaldeak dituztenek, puntuazio handiagoa izango dute.

Aurten kokatuko diren 60 postuak, ortuariak zein ogiak, pastelak, eztia, gazta, txakolina edo txerriki ekoizleek eta artisauek beteko dituzte. Beste 35ak berriz, inguruetako behiak, zaldiak, ardiak, ahuntzak edo txerriak kokatuko dira.

Eguerdiko 14.30ak arte parada ederra izango da Elorrioko, eskualdeko edo Euskal Herriko txoko desberdinetako ekoizleek gerturatuko dituzten produktu eta abelburu artean ibiltzeko. Bertan izango diren 20 erakustoki herriko ekoizleak jarritakoa izango direla.

Ferixa Nausiaz gain, Elorrioko txistularien kalejira, Elizalde futbol zelaian 11.00etatik aurrera Elorriok eta Ermuak jokatuko duten partidua eta Senegalgo M’Lomp taldeak egingo duen kalejirarekin osatuko da goizeko egitaraua.Arratsaldeko 16.00etan mahai jokoak izango dira txosnagunean eta 18.00etan Bizkaiko Pilota Open txapelketako partiduak hasiko dira. Lehenengoan Bereinkuak eta Díezek Arrasate eta Bikuñaren kontra jokatuko dute eta bigarrenean Elezkanok eta Lopezek indarrak neurtuko dituzte Azpiri eta Kastillorekin.

Arratsaldeko zazpietan umeen danborradaren txanda izango da. Ordu bete geroago Orquesta Cosmosekin erromeria izango da plazan eta suzko zezenaren ondoren erromeriak jarraituko du.

Gaztetxean Bi Balaren kontzertua egongo da zortzietan eta txosnagunean sardina erreak prestatuko dituzte iluntzean.

Gazteen eguna

Astelehenean gazteek izango dute protagonismoa eta eguerdian ohiko paellez gain tortilla txapelketa izango da Aldatsekuan.
Bazkalostean Artistas del Gremio taldeak jarriko du animazioa eta 18.00etan kuadrillen jaitsiera abiatuko da Herriko plazaraino bertan makro diskoteka eta kuadrillen arteko jokoan izango direla.

Iluntzean Urarkan izango da erromeria Arantza eta Pantxoekin; karaokea txosnagunean eta Herriko plaza suzko zezena eta makro diskotekak jarraituko du. 

Jaietan parekidetasuna

Bestalde, Elorrioko Udalak eta Jai Batzordeak ‘Jaietan parekidetasuna bizitzeko dekalogoa’ kaleratu dute. Bertan hainbat aholku eta gomendio azaltzeaz gain “emakumeok, neskok zein helduok, jaietan parte hartzeko eskubidea” aldarrikatzen da.

Jaiak gozatzeko direla azaldu ondoren, ondo pasatzeko gonbidapena egiten bada ere “ez zaitez pasa!” azpimarratzen da eta jaietako jardueretan genero-estereotipoak saihestearen aldeko aldarrikapena egiten da, bai irudietan, zein abestietan edo lan banaketan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados