
Hondakin organikoak bildu eta birziklatzeko kontenedoretara eramaten dituzten durangarrek kexu dira egunotan, poltsak jasotzeko dituzten arazoengatik zein hondakinak kontenedorean uzterako orduan.
DURANGON.COMeko irakurle den Kepa Gorordok adierazi duenez poltsak banatzen dituen makinak ez duela erabiltzailearen txartelak irakurtzen eta arazoa konpontzeko “Arreta Zerbitzuan hitzordua hartu behar da”. irtenbide hori harrigarria da gure irakurlearentzat eta ironiaz dio “motibazio ederra” dela “poltsa batzuk jasotzeko hainbeste buelta eman beharra”.
Arazoa txikia balitz, lotsagarriago iruditzen zaio “Arreta Zerbitzuko langileei arazoaren ‘marroia’ pasatzea”, nahiz eta arlo horretako langileen jarrera “oso atsegina” izan den, eta eskerrak eman dizkie “arazoa konpondu didatelako”.
Gure irakurleak izandako oztopoa ez da bakarra izan, ikusi zuelako “kontenedorean poltsa uzteko txartelarekin ahaleginean” zebilen gizon bat.
Hondakin organikoen bilketa zerbitzuak dituen gabeziak direla eta, arduradunak “espabilatu eta arazoa konpondu” behar dutela usteaz gain, bere haserrea agerian jarri duen erabiltzaileak “ea behingoz arduradunok gauzak tajuz egiten dituzten!” eskatzen du
ez du egingo. pnv-ren albistegia da. anboto irakurri hobe
Durangon-ek albiste bat sortu du gizon batek kexa bat bidali duelako bertara. Albiste haren adierazpenekn egin du goitik behera.
Noizko egingo du beste albiste bat esanez ehundaka herritar oso pozik gaudela behingoz Durangon hondakin organikoak berziklatu ditzakegulako?