Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Iurretako Mendi Martxak 25 kilometroko ibilbide berriztua izango du aurten

Iurretako Mendi Martxak 25 kilometroko ibilbide berriztua izango du aurten

Zaldai Mendi Taldeak antolatutako Iurretako Mendi Martxa irailaren 19an izango da eta aurten burutuko den seigarren edizioak 25 kilometroko ibilbide berriztua izango du. Guztira 1500 metrotik gorako gainbehera positiboa izango duen ibilaldiak Leungane eta Aizkorri tontorrak igoko ditu.

San Migel jaien inguruan  ospatuko den Mendi Martxak, iaz bezalaxe, “erdibideko ibilbide bakarra” izango du Zaldai Mendi Taldeko antolatzaileen esanetan. Ibilbide berrituak Mugarra mendia inguratuz Aramotz mendilerrotik zehar ibiliko da.

Goizeko 9.00etan plazatik irtengo den martxak San Andres, Neberondo, Atxurkulu, Mugarrikolanda, Leungane (1006 metro), Inungane, Aramotzetik mendi zeharkaldia, Aizkorri (817 metro), Marmol, Katazka eta Santa Apolonia zeharkatuko ditu berriro irteera puntura itzuliko orduko.


Kafea eta pastak

Martxa hasi aurretik Kafea eta pastak hartzeko aukera izango dute partaideek eta Irungane eta Marmolen berriz hornidura gune solido eta likidoak egongo dira. Amaieran luntxa eta dutxatzeko aukera egongo da.

Irailaren 1etik irailaren 17ra izena ematen dutenek 8 euro ordainduko dituzte eta egunean bertan apuntatzen direnak berriz, 10 euro. Izena ematen duten lehen 400 parte hartzaileek opari bat jasoko dute.

Izen emateak zabalik daude dagoeneko http://www.herrikrosa.eus/RealizarInscripcione.asp eta informazio guztia www.zaldai.eus web orrialdean eskura daiteke.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados