Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Herriko auzoak “bertan behera utzita” dituela Gobernu taldeak salatu du Elorrioko EAJ-PNVk

 

EAJk auzoetako herritarren interesak defendatzea eskatzen du.
EAJk auzoetako herritarren interesak defendatzea eskatzen du.

Elorrioko EAJ-PNVk “Elorrioko auzoen egoera” kritikatu du eta “hobera joan beharrean, nabarmen kaskartu da”, adierazi du Joseba Mujika taldeko bozeramaleak. Zinegotzi jeltzalearen esanetan, Elorrioko Udala “2016an behin ere ez da batzartu” Auzoen Kontseiluarekin eta Gobernu Taldeak “nabarmen murriztu ditu” nekazal guneentzat aurreikusitako politikak.

Auzoen Kontseilua 2010ean eratu zen nekazal guneen ordezkaritzarako organo gisa eta 2016a izan zen gobernu batzordeak urte betean “behin ere deitu ez duela”, Mujikaren esanetan. Auzoetako 15 alkate ordezkatuta dituen batzorde hau, gutxienez hiruhilekoan behin batzartzen zen aurreko urteetan eta horregatik EAJ-PNVrentzat ezinbestekoa da herriko auzoek “era aktiboan egituratzeko helburua duen organismoan parte hartzea”.

Talde jeltzaleak kaleratutako oharrean “auzo bakoitzeko diagnosia” egingo zuela eta “bakoitzeko lehentasunak identifikatu eta beharrizan guztiak betetzeko planteamendua” burutuko zuela gogoratzen diote auzoetako zinegotziari. EH Bilduren Gobernu taldea, gainera, bere konpromisoak bete beharrean “lehenago esandakotik aldendu dela” kritikatzen dute.

Murrizketak

Bozeramaile jeltzalearen arabera nekazal guneetara bideratutako politika publikoak, “gora egin edo hobetu beharrean, gero eta okerrago doaz eta gero eta murritzagoak dira udal aurrekontuetan aurreikusitako partidak”.

Horren erakusle jartzen du auzoetako bideak konpontzeko inbertsioak “nabarmen murriztu direla”; auzo berrietara ura eramateko azpiegituretarako partidak “ez direla egin”; auzoetako saneamendu arazoa “bertan behera utzita dagoela” edo auzo-taxi zerbitzuan planteatu nahi diren murrizketak “euro apur batzuk aurrezteko” egingo direla.

Aipatutako guztia kontuan hartu eta “behingoz herritargo osoaren alde lan egiten has dadila” eskatu dio EAJk Gobernu taldeari, eta bereziki “Elorrioko auzoetako herritarren interesak defendatzeari ekin diezaiola”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 3,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

5 Comentarios

  1. Intxaursaltsa

    Los barrios en los que se hace algo son los afines al partido. El pnv tiene los suyos y bildu los suyos.Misma politica con diferentes siglas. El resto de barrios nos jodemos.

    Deja una Respuesta
  2. ametsgaizto

    Buaahhhh jajajajajaja. Como se ha deteriorado ese camino en los dos últimos años tras acabar la anterior legislatura en una situación impoluta. Que malos son estos de Bildu que destrozan carreteras!

    Deja una Respuesta
  3. Pako

    Está claro,
    La foto ilustra cómo los de bildu han andado los dos años que llevan gobernando transitando con camiones de gran tonelaje por los caminos vecinales, seguro que ese deterioro de un camino pasa en 2 años.
    Lo que no tiene el PNV es vergüenza a la hora de echar el perro al nuevo gobierno después de haber dejado la caja vacía por haber cumplido su promesa electoral de unas flamantes piscinas en las cuales seguro que el menor de los agujeros es el del vaso de la piscina.

    Deja una Respuesta
    1. juax

      Pako majo, no das una. las piscinas son el unico servicio municipal que deja superavit todos los años ( unos 21.000 EURS) y el nivel de deuda bajo en la epoca de Ana Otadui. te dejo un link para que lo mires ( si es que tienes algun interes en informarte antes de hablar)

      http://www.elorrio.eus/eu-ES/Udal_arloak/Ogasuna/Orrialdeak/Deudapublicamunicipal.aspx

      Deja una Respuesta
  4. Arri

    Ahora se acuerdan de los vecinos? Ahora va a ser que todos los males de Elorrio son culpa de los q gobiernan en los dos últimos años.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados