Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

“Gure istorioak ez dira agertoki baten hasten, panpinen tailerrean sortzen ditugu”

anita-maravillas-cotton-r
Miren Larrea (eskuman) eta Valentina Raposo ‘Kotondarrak’ antzezlanaren eszena batean.

Anita Maravillas konpainiak txotxongilo ikuskizun onenaren saria jaso zuen ‘Las Cotton/Kotondarrak’ lanarekin Gijongo FETENen. Miren Larrea zornotzarrak eta bere lankidea den Valentina Raposok sortutako taldeak, atzo banatu ziren Max sarietako finalista ere izan zen. (Elkarrizketa hau SGAEk antolatutako sari banaketa aurretik argitaratu zen gure paperezko egunkarian)

-Itxaropentsu zaudete Max saietako sagar preziatua eskuratzeko?
-FETENen lortutako sariak asko poztu gintuen eta orain MAXetan pasatzen dena pasata ere asko daukagu ospatzeko eta ospatuko dugu. Orain dela gutxi Lleidan ere sari bat eman digute eszenografiagatik. Hainbat gauza ditugu ospatzeko eta elkarregaz patxadaz ospatzeko denborarik ez dugu izan. Sari banaketara joango gara eta esperantza badaukagu, nahiz eta jakin badakigun aukeratuta dauden lan finalistak kalitate handikoak direla. Miresten ditugun beste lan batzuk gurekin lehian egongo dira, baina lagunak ere badira eta elkarrekin ospatuko dugu. Zoragarria da gure kategorian finalistak diren hiru lanetatik bi txotxongiloen arlokoak izatea. Uste dut titereen munduak asko diola emateko an­tzerkiaren munduari.

-Max sarien gala ekainaren 6an izango da Menorcako Maó hirian eta taldekideok bertaratzeko ilusioa gainezka izango duzue, ezta?
-Bai, taldeko nukleo osoa joango gara. Valentina Raposo, Ion Chavez eta ni neu, Iván Alonso zuzendaria eta Portal 71ko Rocío Pindado ere bertan egongo dira. Eta sorkuntza prozesuan parte hartu duten Fran Lasuen zornotzarra, Miren Amuriza berriztarra, eszenografia egin duen Iñaki Ziarrusta, jantziak asmatu dituen Betitxe Saitua, Maren Basterretxea an­tzezlea… badakigu telebistatik jarraituko dutela sari banaketa eta hainbat etxetan ospatuko dela. Maitasun pila jasotzen ari gara, bai herrian, bai profesioan, eta holako finalean hurbileko nonor egotea beti da positiboa denontzako.

-2005, urtean sortu zenuten Anita Maravillas konpainia Valentina Raposok eta zeuk. Jasotako aintzatespenak orain arte egindako ibilbidearen onarpen moduan ikusten dituzu?
-Hainbat urte ibili gara ikerketan eta apustu ugari egin ditugu, baina ‘Kotondarrak’ beste apustu bat izan da dramaturgia aldetik, zer kontatu nahi dugun horretan, eta baita eszenara eramateko proposamenean; hainbat erronka planteatu izan ditugu. Guk oso argi genuen hasieratik zer egin nahi genuen, baina beti duzu zalantzaren bat publikoak zelan hartuko duen. Baina, sari hauekin ikusi dugu guk planteatutako apustuak eta erronkak onarpena izan dutela. Arriskatu dugu eta oraingoan apustuak ondo irten du.

-‘Kotondarrak’ langileen borroka eta zoriontasunaren aldarrikapena uztartzen dituela diozue. Horrek dira espektakuluaren ardatz nagusiak?
-Bai, baina beste hainbat helduleku ditu eta zeharka be beste hainbat lanketa daude. Ipuin klabean kontatutako istorioa da. Bidaia dago, industria iraultzara egindakoa, eta ehungintza iraultzan emakumeek egindako borrokak jar­tzen ditu agerian, emakume haiek erakusten digutelako denok ditugula bizigarriak diren bizitzak, eta lana ez dela dena. Kontzeptu guzti horiek ipuin moduan jartzen ditugu, eta bi alaba eta amak osatutako familia beraien herrian arriskuan egonik, hirira egindako exodoaren isla izango da. Ikuspegi humanoa ere eman nahi izan dugu, emakume haien atzetik zer egon zen agerian jartzeko: familiak, istorioak eta, batez ere, emakumeek etxean egindako zaintza lanak. Ikuskizunaren alderdi dibertigarria berriz, bi ahizpek emango diote, beraien abentura eta bihurrikerien bidez edo hiria deskubritzerakoan.

-Konpainia sortu zenutenetik, ikuskizunak ez ezik, erabiltzen dituzuen panpinak ere egiten dituzue. Nolakoa izan da garapena hasieratik gaur egunera arte?
-Eboluzioa argia da eta baliabideen aldetik zer esanik ez. Hasieran Valentina eta biok ginen eta gure lehenengo produkziotik bidelagun izan dugun Zornotza Aretoa. Gero beste hainbat erakunderen laguntza izan dugu eta Portal 71ren kudeaketa nabaria izan da. ‘Kotondarrak’ egiteko 14 profesional izan ditugu sortze prozesuan, eta erakutsi dugu baliabideak ditugunean eta sortze prozesuak ondo egiten direnean, lanak beste leku batzuetara eramateko gaitasuna dugula. Hala ere, gure kasuan panpinen tailerra hasieratik dugu martxan. Izan ere, gure istorioak ez dira agertoki baten hasten, panpinen tailerrean sortzen ditugu. Valentina de gure panpinak sortzen dituena.

-‘Kotondarrak’ langileen borroka eta zoriontasunaren aldarrikapena uztartzen dituela diozue. Horrek dira espektakuluaren ardatz nagusiak?
-Bai, baina beste hainbat helduleku ditu eta zeharka be beste hainbat lanketa daude. Ipuin klabean kontatutako istorioa da. Bidaia dago, industria iraultzara egindakoa, eta ehungintza iraultzako emakumeek egindako borrokak jartzen ditu agerian, emakume haiek erakusten digutelako denok ditugula bizigarriak diren bizitzak, eta lana ez dela dena. Kontzeptu guzti horiek ipuin moduan jartzen ditugu, eta beraien herrian bizi den bi alaba eta ama batek osatutako familia arriskuan daudenez, hirietara egindako exodoaren isla izango da. Ikuspegi humanoa ere eman nahi izan dugu, emakume haien atzetik zer egon zen agerian jartzeko: familiak, istorioak eta, batez ere, emakumeek etxean egindako zaintza lanak. Ikuskizunaren alderdi dibertigarria berriz, bi ahizpen emango diote, berein abentura eta bihurrikerien bidez edo hiria deskubritzerakoan.

-Betidanik egon zara txotxongiloen munduari lotuta. Izan al duzu inoiz an­tzerkigintzaren beste arlo batzuetan murgiltzeko asmorik?
-Hainbat teknika landu ditut, baina oso argi izan nuen hasieratik gustura sentitzen naizen espresio modua titereen, manipulazioaren eta objektuen mundua dela. Badakit antzerki munduan teknika txiki bat bezala tratatua izan dela eta gure ibilbidean demostratu dugu mundu horrek asko duela esateko eta eskaintzeko. Helduen­tzako txotxongilo ikuskizunak egin izan ditugu eta ez dugu baztertzen egunen batean berriro besteren bat egingo dugunik. Aukerak beti daude mahai gainean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados