Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Gorka Pagonabarraga bigarrenez lehiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean eskualdeko ordezkari bakarra egongo da, Gorka Pagonabarraga durangarra. Bigarren aldiz, finalaurrekoak gainditu eta Bizkaiko txapela janzten ahaleginduko da.

Pagonabarraga, 2021eko finalista izan zenez, kanporaketa bakarra jokatu behar izan du aurtengo edizioan. Berrizko frontoian izan zen lehen kanporaketan kantatzea tokatu zitzaionez, zapatuan Lemoan jokatu zen hirugarren eta azken kanporaketara arte itxaron behar izan zuen Bilboko saiorako txartela ziurtatzeko.

Izan ere, azaroaren 11ko saioan, bigarren postua lortu zuen metatutako 604.00 puntuekin, eta azken sailkapenean seigarrena izan da.

Bilbao Arenako ekitaldian 2021eko eta 2018ko txapeldunak izango dira, Nerea Ibarzabal eta Onintza Enbeita, hurrenez hurren. Ekitaldiko zortzikotea Jone Uriak, Xabat Galletebeitiak, Oihana Bartrak, Aitor Etxebarriazarragak, Aissa Intxaustik eta Pagonabarragak osatuko dute.

Finaletik kanpo

Berrizko saioan, Pagonabarragaz gain, Eneko Abasolo ‘Abarkas’ eta Iruri Altzerreka ere aritu ziren kantuan. Iurretarrak 550.50 puntu lortu zituen eta garaitarrak 548.50. Ekitaldiko irabazlea Xabat Galletebeitia izan zen.

Finalaurrekoetan kantatu zuten eskualdeko beste hiru bertsolariak Santurtzin jokatu zen bigarren saioan aritu ziren. Txaber Altube abadiñarra bigarren izan zen Jone Uriaren irabazlearen atzetik, baina lortu zituen 576.00 puntuak ez ziren nahiko izan finalerako txartela lortzeko, eta azkenean, 9.a sailkatu da.

Beste abadiñar bi aritu ziren Santurtziko saioan, Aitor Bizkarra eta Bittor Altube, hain zuzen. Bizkarrak 574.50 puntu batu zituen eta Bittor Altubek berriz  498.50 puntu.

Aurtengo finalean, eskualdeko bertsolarien parte-hartzea azken urteetako urriena izango da. Izan ere, 2021ean Pagonabarraga eta Bizkarra izan baziren txapelaren lehian, 2018an Bizkarra bera, Miren Amuriza eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ lehiatu ziren.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados