Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala Sanfaustos
Durangaldea Berbalagun
Santos Arriandi
Mangamore

Gorka Fraile larriki gaixo dagoen presoaren etxeratzea eskatzeko mobilizazioa egingo dute domekan

Domekan, apirilaren 7an, ospatzen den osasun eskubidearen nazioarteko egunaren harira, Sare plataformak larriki gaixorik dauden euskal presoen egoerari erreparatu nahi dio. Horretarako, Gorka Fraile preso durangarraren etxeratzea eskatzeko, mobilizazioa egingo da San Agustin zubitik Andra Mariko zubira eguerdiko 13:00etan.

Gorka Frailek 21 urte daramatza preso eta gaur egun, Badajozeko (Extremadura) espetxean dago. 2015ean mingaineko minbizia topatu zioten eta Etxeratek gaixo larrien zerrendan kokatuta dauka.

Espainiako zigor kodea eta espetxe legediak kontuan hartuz, “gaixotasunaren beharrezko informeari soilik erreparatuz, hirugarren graduan egon beharko lukete larriki gaixo dauden presoak”, salatu du Sarek gutun baten bidez.

‘Ni zu bi’

Domekako zubien arteko mobilizazioan osasun eskubidea oinarrizko eskubide bat dela aldarrikatu nahi da. “Hori horrela izanik, pertsona guztioi aitortu eta errespetatu beharrekoa da. Gorka Fraile bizirik eta etxean nahi dugu! “, eskatzen du Sarek.

Joan den martxoaren 16an ere Bilboko zubiak bete zituen ‘Ni zu bi’ herri ekimenak. Gaixorik diren presoak ahalik eta azkarren askatu behar dituztela aldarrikatzeko, Bizkaiko hiriburuko zubi ezagunetan elkarretaratzeak egin zituzten.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados