Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Gerediagak Pechakucha saioa eta esteroskopioekin ibilbide gidatua antolatu ditu aste honetarako

 

GerediagaEsteroskopio
Goizez eta arratsaldez egingo dira barikuko bisita esteroskopikoak.

Gerediaga Elkarteak bi ekintza berri prestatu ditu aste honetarako. Lehena eguaztenean Durangoko Hitz liburu-dendan egingo den Pechakucha saioa izango da eta bigarrena barikuan Durangoko alde zaharretik esteroskopioekin egingo den ibilbide gidatua izango da.

Gazte sortzaileen egitasmoak ezagutzeko balioko duen Pechakucka aurkezpen-saioa arratsaldeko 18:30ean hasiko da. Pechakucha hitzak berriketa esan nahi du japoniarrez eta horrelako ekintzetako hizlariek ideiak modu bizkor eta original batean gainerakoei aurkezten dizkiete.

Hitz liburu-dendan egingo den lehenengo saioan bost ekimen aurkeztuko dira. Joseba Attard elorriarrak Ibarrangeluko Beradorana auzoan abian jarri duen Olabe proiektuaren berri emango du; @Irribarrez izenarekin sarean ezaguna den Eñaut Aiartzaguena marrazkilari iurretarrak bere zereginaren berri emango du; LEINN-eko ikasleak diren Julen Fernandezek eta Jon Letek ‘Bizikletarte’ eta ‘Eztereotipoak’ proiektuak aurkeztuko dituzte; Dantzerti eskolako Elene Carreto eta Beñat Urrutia dantzari durangarrek euren ibilbidea azalduko dute eta Argi filmaren zuzendaria den Iratxe Mediavilla elorriarrrak bere zereginaren berri emango du.

Pechakucha ekimenen helburua “ideiak elkarbanatzea, proiektuak erakustea eta hauei buruzko hartu-eman nahiz solasaldi bat bultzatzea da”, Gerediaga Elkartetik adierazi dutenez. Aurkezpen kreatiboak izaten dira, irudietan oinarrituta, 20 segunduro irudi bat erakutsiz. Eta guztira, 20 irudi. Horregatik 20×20 ikurrarekin irudikatzen da sarri.

Bisita esteroskopikoak

Aste honetan burutuko den bigarren ekimena barikuan egingo diren bisita esteroskopikoak izango dira, goizeko 11:30ean euskaraz eta arratsaldeko 16:30ean gazteleraz.

Ekimen honekin Durangoko kaleetan zehar egingo den gidatutako ibilbide berria proposatzen du Gerediagak eta bertaratzen direnek hiribildua zelan aldatu den ohartzeko aukera izango dute. Ibilaldian, historia eta ondareari errepasoa egingo zaio eta antzinako irudiak hiru dimentsiotan ikustea ahalbidetzen duten gailu esteroskopikoak erabiliko dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados