Friso
Friso
Friso
Friso

Garain ipini den ‘Zientzia kalean’ erakusketak egunerokoaren zientziak jartzen ditu ikusgai

Telefono mugikorraren, ogiaren, iturriko uraren, garagardoaren eta egunero erabili ohi diren beste elementu batzuen atzean dagoen zientzia erakutsiko du Garaiko kaleetan kokatu den ‘Zientzia kalean’ hiri-erakusketa ibiltariak. Ekimena, uztailaren 17ra arte egongo da ikusgai.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoak prestatutako erakusketaren lehen geralekua izango da, eta bertan jarritako 11 infografiak euskaraz eta gaztelaniaz ematen dute informazioa.

Dibulgazio-ekimen honek ohiko joerari buelta ematen dio, “horrelako jardueretan jendea da ekitaldietara, hitzaldietara, museoetara, azoketara eta bestelako gertaeretara gerturatzen dena”, ekimena prestatu duten erakundeen esanetan.

“Zientziaz inguratuta gaude eta zientziaren presentzia hori begi hutsez iruditzen zaiguna baino askoz ere zabalagoa da”, azpimarratu dute eragileek. Izan ere,  ekimen honen bitartez, “modu enpirikoan frogatu nahi diete tokian tokiko oinezkoei eta ibiltariei, zientzia eguneroko bizimoduan inguratzen gaituzten gauza guztietan txertatuta dagoela”.

Paneletan  erakusten diren irudi guztiak eskura ditzake interesa duen orok, panel bakoitzean dagoen QR kodearen bitartez deskargatuz. Horrela, irudiak kontsultatu daitezke une oro eta baita erabili ere.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados