Berrizko Udala
Haizetara Amorebieta
Dendak Bai
Bvrns Academy Durango

Garaiko ondarea biltzeko egitasmoa abiatu dute Udalak eta Gerediagak

Argazkian, Patri Laiseka Gerediaga Elkarteko Artxiboaren arduraduna; Gotzon Gomez Gerediaga Elkarteko lehendakaria; Erramun Osa Garaiko alkatea; eta Lazaro Millikua egitasmoko kolaboratzailea.

Garaiko ondarea biltzeko lanean hasi da Gerediaga elkartea, Garaiko Udalak bultzaturik. Datozen hilabeteetan garatuko den egitasmoak izaera etnografikoa du, hiru adar izango dituelarik: elkarrizketak, material grafikoaren bilketa eta herriko etxeetan gordeta dauden eskuizkribu eta dokumentuen inbentarioa. Beraz, herriko ondare materiala eta ez materiala jasotzea da egitasmoaren helburua.

Lanaren beharrizana erakutsiz, Garaiko Udalak Gerediaga elkartera jo zuen, Erramun Osa alkatearen ustez erreferentziazko elkartea delako. “Herri baten ondare materiala eta ez materiala mintzajardunean; bizipenetan; kontakizunetan; belaunez belaun transmititzen diren ohituretan; toki-izenetan; etxeetan gordeta, baliorik ematen ez diegun paperetan eta abarretan islatzen da. Herri erakundeen zeregina da ahalegintzea horiek guztiak ikertu, arakatu eta bil daitezen, ondoren datozenei transmiti dakien. Nondik datorren ez dakienak, zer izatera iritsi den barruratzen ez duenak, enborrik ez duen arbola bat ematen du”, azaldu du Osak.

Gotzon Gomez Gerediaga elkarteko presidentearen ustez, ondarearen bilketak historia ulertzeko gakoak eman ditzake. “Herritarren kontakizunak entzunda eta etxeetan egon daitezkeen dokumentuak aztertuta, Garaiko herriaren historian barneratuko gara. Lana baliozkoa eta interesgarria izango dela uste dugu”, azaldu du Gomezek. Gerediaga elkarteak lan-talde bat osatu du egitasmoa aurrera eramateko, eta ikerlariek herritarrengana joko dute informazioa, eta dokumentuak kontsultatzeko helburuz.

Elkarrizketen funtzioa Garaiko bizimoduari buruz berba egitea izango da, hainbat gairen bueltan: etxearen arkitektura eta diseinua, ogibideak, elikadura, errituak, kantuak, jolasak, eskola, auzolana… Elkarrizketatu bakoitzak bizi izan duenetik eskainiko du bere kontakizuna.

Solasaldi horiek bideoan grabatuko dituzte, gerora sarean bistaratzeko asmoarekin.

Irudiak eta dokumentuak, iraganaren isla

Irudi zaharrek iraganeko bizimodua islatu eta arrasto fisikoak erakusteko balio dutenez, material grafikoaren bilketa egingo da egitasmoaren barruan.

Bestalde, baserrietan egon daitezkeen dokumentu zaharrak askotarikoak dira, eta herriko historian zein ohituretan sakontzeko baliagarriak. Izan ere, familia, jabetza, nekazaritza-jarduera eta komunitateko harremanen irudi osoa eskaintzen dute. Etxeetan gorderik dagoen ondare horren guztiaren inbentarioa egitea da Gerediaga elkartearen eta udalaren nahia.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados