Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Garaik eta Lantziegok herri bien arteko senidetzea berretsi dute

Garai eta Lantziegoko ordezkariek eta herritarrek bi herrien arteko senidetzea berretsi zuten zapatuan egindako ekitaldietan. Aurten, Arabako hego-ekialdeko udalerriko hainbat herritar gerturatu ziren Garaira, eta guztira 50 lagunek parte hartu zuten prestatutako ekitaldietan.

Urtero-urtero berritzen den senidetzako akordioa berresteko prestatutako egitarauaren arabera, garaitarrek ongietorria eman zieten lantziegarrei Momoitioko San Juanen. Hamaiketakoa egin ondoren, bisita gidatu baten parte hartu zuten eremua eta nekropolia ezagutzeko.

Ondoren, bazkaria egin zuten eta bazkalostean senidetzearen ezaugarriak diren ikurrak diren artea, mugarria eta mahastia bisitatu zituzten Garaiko San Migel eliza ondoan.

Herri bien arteko senidetza 2013an hasi zen bi udalek berariaz hartutako erabaki eta sinaturiko akordioen bitartez. Urte hartan Garaiko herritarrak Lantziego bisitatu zuten eta hurrengoan Lantziegokoak Garaira hurreratu ziren

Elkarren arteko senidetze ekitaldiak 2020 urtean eten ziren pandemia zela eta. Iaz, harremanak berreskuratzeko hautua egin zuten bi udalek, eta garaitarrak Lantziegora hurreratu ziren.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados