Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Garai, Izurtza eta Mañaria herrietara zabalduko da hondakin organikoen kudeaketa zerbitzua

Amankomunazgoak zortzi herritara helduko da organikoen bilketa selektiboarekin.
Amankomunazgoak zortzi herritara helduko da organikoen bilketa selektiboarekin.

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak hondakin organikoen kudeaketa zerbitzua jarriko du martxan Garai, Izurtza eta Mañaria herrietan. Zerbitzu hau Abadiño, Atxondo, Elorrio, Iurreta eta Zaldibarko herritarrek erabiltzen dute dagoeneko eta herri horretan egin den bezala bosgarren edukiontzia (edukiontzi marroia) jarriko da eta landaguneetan etxeko konposta bultzatuko da.

Fase berri honetan 1.094 biztanle eta hondakin sortzaile txiki eta handiek parte hartzeko aukera dute, hauek modu boluntarioan parte hartu dezaketelako.

Bosgarren edukiontzia zein etxeko konposta egin nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik. Autokonpostajea egin nahi dutenak, gainera, formakuntza saioak egin beharko dituzte: Garain abenduaren 19an, 19.00etan udaletxean; Izurtzan abenduaren 21ean, 19.00etan udaletxean eta Mañarian abenduaren 22an, 19.00etan udaletxean.

‘Edukiontzi marroia’

‘Edukiontzi marroia’ erabiltzeko izena ematen dutenei, materia organikoa birziklatzeko material sorta bana banatuko zaie dohainik. Banatuko diren materialen artean etxerako ontzi marroi bat, poltsa konpostagarriak (10 litro/ 25 litro), kaleko edukiontzia irekitzeko giltza bana eta erabilgarria izango den sistema berriari buruzko informazioa daude.

Sistema berriaren helburu nagusia hondakin organikoa gainontzeko hondakinetatik bereiztea da. Poltsa konpostagarrietan kozinaturiko eta kozinatu gabeko lekaleak, frutak, barazkiak, pasta, landare hondarrak, fruten hezurrak eta papera eta paperezko ahozapi zikinak bakarrik sartu daitezke. Haragi, arrain edo itsaski hondarrak, arrautza-oskolak, gazta, animalien janaria, lurra, pixoihalak edota zigarro-mutxikinak berriz ezin daitezke bota.

Autokonpostajea

Etxeko konpostajea egiteko  beharrezkoa da lorategia, baratzea edo lursaila izatea etxebizitzan. Parte-hartzaileek konposta egiteko beharrezkoak diren konpost-ontzi bat, aireztagailu bat eta konposta nola egin azaltzen duen esku-liburu bat jasoko dute.

Etxeko konpostagailura edozein motatako hondakin organikoa bota daiteke, gordinak zein kozinatuak, eta lortzen den konposta baratze edo lorategian erabili ahal da.

‘Edukiontzi marroia’ ezartzeko kanpaina, Iurretan eta Matienan jarri zen martxan 2014an. Ostean, 2016ko otsailean, kanpaina Abadiñora (Zelaieta, Urkiola eta Muntsaratz), Atxondora, Elorriora eta Zaldibarrera zabaldu zen.

Zerbitzu honetara abenduan gehituko diren hiru herritako biztanleak ezezik, Amankomunazgoak aukera berri bat ematen die oraindik zerbitzu horren erabiltzaileak ez diren Abadiño, Atxondo, Elorrio, Iurreta edo Zaldibarko familiei. Hauek ere beharrezkoa dute izena ematea.

Izena emateko, edo zalantzak argitzeko, beharrezkoa da 946 23 25 22 telefonora deitzea edo datu pertsonalak, helbidea eta telefono zenbakia bidaltzea organikoa.mdurango@bizkaia.org posta elektronikora.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados