Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
BIDEOA

Frankismoak kartzelaratutako 13 emakume mañariar omenduko dira ‘Atearen ostean’ ekimenarekin

Mañariko Udalak eta Gerediaga Elkarteak elkarlanean egindako ikerketa batek argitara atera du 1937ko uztailaren 29an herri horretako hamar emakume atxilotu zituztela Francoren agindupeko indar armatuek. Gainera, Mañarian jaiotako beste hiru emakume ere kartzelaratu zituzten.

Oinarrizko azterketa egin ondoren, Mañariko Udalak ikerketaren hurrengo faseari ekin dio senideen testigantza zuzenak jasoz. Ekimenaren eragileen asmoa “egun haietan bizitakoa kontakizun zuzen eta zeharkakoez berreraikitzea da, besteak beste, gertatutakoa herritarrei azaldu eta frankismoaren errepresioa pairatu zuten emakume haiei eta euren senideei justizia, memoria eta erreparazioa eskaintzeko”.

13 emakume mañariarren atxiloketa Gerra zibilaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, “1937ko udaberrian Francok Bizkaiko zatirik handiena kontrolpean zuen, eta ekainean, berriz, Bilbo Errepublikaren aurka altxatutako indar militarren esku geratu zen”. Garai hartan “euskal jendartearen aurkako errepresioa” hasita zegoen baina “Bilbo erori eta egun batzuk beranduago, Mañariarrek garai haietan bizitako pasarte triste eta ilunenetako bat hasi zen”.

Isilean gordetakoa

Gai honetaz “gutxi edo ezer ere ez da hitz egin Mañarian” eta  “isilean edo esparru intimo edo pribatuan” gorde izan den kontua da. Orain, berriz, errekonozimendua, justizia eta erreparazioa eskaini nahi zaie gehien bat etxekoandreak eta nekazariak ziren emakume haiei eta euren senitartekoei.

Gerediaga Elkartearekin batera egindako txostenaren arabera, hauek dira 1937ko uztailaren 29an atxilotu zituzten emakumeak:

Clara Goiti Zugazagoitia, 40 urterekin, eta zazpi seme-alabaren ama zelarik.

Ageda Goiti Arteaga, 38 urterekin, eta lau seme-alabaren ama zelarik.

Teresa Subinaz Capanaga, 49 urterekin.

Maxima Arteaga Bilbao, 34 urterekin, eta 4 seme-alabaren ama zelarik.

Antolina Gorospe Petralanda, 32 urterekin, bi seme-alabaren ama zelarik.

Carlota Goiti Zugazagoitia, 30 urterekin, 4 seme-alabaren ama zelarik.

Angela Aldekoa Orozketa, 30 urterekin.

Salome Arteaga Uriarte, 28 urterekin, alaba baten ama zelarik eta haurdun zegoela.

Julia Bizkarra Usabiaga, 20 urterekin.

Irene Bizkarra Usabiaga, 18 urterekin.

Horrekin batera, aipatutako ikerketak frankismoak kartzelara bidali zituen Mañariko beste emakume batzuen dokumentazioa ere jaso du eta beste hiru emakumeren izenak topatu dira. Emakume hauek beste testuinguru edo herri batean atxilotu zituzten, baina denak dira ‘Mañariko alabak’, alegia, Mañarian jaiotakoak:

Ramona Basterretxea Sagarraga, 40 urterekin, 2 seme-alaben ama (1937ko uztailaren 24an).

Jesusa Kapanaga Artamendi, 28 urterekin, alaba baten ama (2 aldiz atxilotu zuten Durangon, 1937ko urriaren 15ean eta 1938ko urriaren 17an).

Miren Edurne Bustinza Ituarte, 22 urterekin (Bilbon atxilotu zuten 1937ko uztailaren 30ean).

‘Atearen ostean’ esaldiarekin, urte haietan emakumeak etxe barruan eta kanpoan egin zuten lana eta ekarpenari egin nahi zaio erreferentzia. Beraz, ‘atea’ sinbolo bat da eta “atearen osteko ‘fronte’ horretan” aritu ziren emakumeen ekarpena nabarmendu nahi izan dute.

‘Atearen ostean, Mañariko 13 alabak’ dokumentala urriaren 24an frontoian egingo den ekitaldi baten estreinatuko da “osasun ikuspegitik bermerik balego”. Bertan, elkarte memorialistikoetako kideak, Mañariko herritarrak eta kartzelaratutako emakumeen senideak egoteko asmoa dago.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados