Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Fokuan gizarte-zinemaldiaren protagonistak errefuxiatuak eta migratzaileak izango dira

Rio de Oro Gobernuz Kanpoko Erakundeak Fokuan gizarte-zinemaldiaren hirugarren edizioa antolatu du eta aurtengo edizioren protagonistak errefuxiatuak eta migratzaileak izango dira.

Durangoko Udalaren laguntzarekin antolatutako ekimenak gai sozialak landuko dituen bi saio iragartzen ditu eta biak Zugaza zineman izango dira.

Lehenengo ekitaldia gaur bertan izango da ‘Tori et Lokita’ pelikularen emanaldiarekin. Jean-Pierre eta Luc Dardenne anaiak zuzendutako filma gaur egungo Belgikan kokatzen da. Afrikatik bakarrik iritsi ziren haur batek eta neska nerabe batek erbesteko baldintza gogorrei aurre egin beharko diete.

Fokuan ekimena abenduaren 19an emango diren ‘M’ dokumentalarekin eta ‘Carta a Sasha’ laburmetraiarekin osatuko da. ‘M’ filmak Espainiara bakarrik iristen diren gazte migratzaileen kezkak eta esperientziak kontatzen ditu. ‘Carta a Sasha’k berriz, Aljeriako basamortuko errefuxiatu-gune baten bizi den Fatmaren ideia zoragarri bat hartzen du abiapuntu.

400 ikasle inguru

Gizarte-zinemaldiaren hirugarren edizioaren emanaldietara Durangoko Ibaizabal ikastola, Jesuitak eta Maristak ikastetxeetako 400 ikasle inguru hurreratuko dira. Fokuan ekimenaren bidez, “Durangoko 16 eta 18 urteko ikasleak garrantzi handiko gai horien inguruan sentsibilizatzea da aurtengo edizioaren helburua”, Rio de Ororen kideen esanetan.

Zinema dokumentala eta film laburrak baliatuz, “munduko zenbait errealitateren inguruan sentsibilizatzea lortu nahi du erakundeak”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados