Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

“Literatura egiten dugunean aukera denak dira posible”

Oihane Amantegi
Oihane Amantegi.

Amorebieta-Etxanoko Udalak irakurraldi jarraitua antolatu du bigarren urtez. Aurten, Oihane Amantegi zornotzarrak idatzitako ‘Ibaiertzeko ipuina’ aukeratu badute, sortzaileak ‘Cayo Hueso’ bigarren lana argitaratu du dagoeneko.

-Zornotzan Euskararen Egunaren harira egingo diren ekitaldien artean zuk idatzitako ‘Ibaiertzeko ipuina’ (2020) liburuaren irakurraldi jarraitua izango da. Pozik herritarrak zure testu bat irakurriko dutelako?
-Bai, oso pozik. Irakurketa jarraitua iaz antolatu zen lehenengo aldiz eta orduan Amets Arzallusen ‘Miñan’ liburua aukeratu zuten. Orain dela denbora gutxi Rafa Ugalde euskara teknikariak deitu zidan esanez iazko ekitaldia oso ondo irten zela eta pentsatu zutela aurtengo saioa ‘Ibaiertzeko ipuina’rekin egitea. Proposamen horrek emozio puntu bat ematen dit.

-Bertan egongo zara?
-Bai, bertan egongo naiz eta pasarte bat irakurriko dut.

-Eleberriaren gaia nahiko gordina da, ezta? (Izan ere, dolua ume baten ikuspuntutik kontatzen duzu)
-Bai, gaia gordina da, baina planteamendua ez da batere gordina. Nik oso goxo idatzi nuen; nahiz eta ume baten heriotza zein dolua ume baten ikuspuntutik kontatzen den, oso goxo eta maitasunez betetako liburua dela uste dut.

-Zure lehen eleberria izan zen eta istorioa Ipar Amerikan kokatu zenuen. Zergatik?
-Istorioak horrela eskatzen zuelako. Bazegoen atmosfera eta hasieratik zeuden elementu batzuk (erreka bat, etxetxo bat, eztia,…) leku konkretukoak zirenak. Abiapuntu horretatik ikerketa apur bat egiten hasi nintzen eta Ochlockonee ibaiaren inguruan kokatu nuen.

Literaturaren errekurtso bat

-Aurten, bigarren eleberria kaleratu duzu ‘Cayo Hueso’ izenburuarekin eta lehenengo liburuan azaltzen den atmosferari eusten diozu.
-Bai. Ni oso libre sentitu naiz bi liburuetan kokapenari dagokionez. Egia esan nik ez diot inportantzia handirik ematen kokapenari. Baina egia da jende askok galdetu didala zergatik kokatu ditudan bi istorioak Estatu Batuetan, eta beti erantzuten dut ‘zergatik ez?’. Literatura egiten dugunean aukera denak dira posible. Eta hori da polita literaturan: hara joatea eta bestera joatea. Nik hala gura izan dut, eta oso aske ibiltzea ahalbidetu dit, bai lehenengo liburuan bai bigarrenean.

-Hala ere orain pixka bat hegoalderago joan zara eta kontakizuna Floridan kokatu duzu.
-Bai. Cayo Hueso Floridako azken irlatxoa da. Han egon nintzen, baina nik bisitatu nuen Cayo Hueso eta liburukoa ez dira berdinak. Lekuetan egon egoten gara, baina gero idazten ditugun lekuak beste batzuk dira. Hori da literaturak ematen duen errekurtso bat.

-Pertsonaia nagusiak, otarrainen antzera, ‘azal gogorrekoak baina barrutik bigunak’ omen dira. Horrela da?
-Hori da Joseba Sarrionandiak hitzaurrean aipatzen duena. Gauzak deskribatzeko naturari lotutako elementuak sartzea gustatzen zait. Idazten hasten naizenean eta egiten dudan ikerketa ere asko gustatzen zait. Ni antropologoa be banaiz eta ikerketan ikusten duzu otarrainak zelakoak diren, zein ezaugarri dituzten, zelan urruntzen diren… Batzuetan paralelismoak oso agerikoak dira, eta hori idazten jakinez gero, oso polita gelditzen da elementu moduen nobela bat osatu ahal izateko.

Durangoko Azokan

-Laster Durangoko Azoka dator. Han izango zara, ezta?
-Bai, ‘Cayo Hueso’ren bigarren edizioa kaleratuko du Elkar argitaletxeak eta Durangoko Azokan egongo da salgai. Ni bertan egongo naiz abenduaren 6an.

-Urtero-urtero argitaletxeak pozik azaltzen dira bertan izandako salmentekin. Horren beste irakurtzen da Euskal Herrian?
-Durangoko Azoka oso plaza inportantea da sortzaileontzat. Ia mito bat da. Bertan egotea gauza handia da, enbor nagusienetakoa delako, eta sortzaile asko batzen garelako bertan.
Nik pentsatu gureko nuke saltzen dena irakurtzen dela. Ni oso irakurzalea naiz. Datuei buruz editoreek hitz egin behar dute, baina Durangoko Azoka oso eferbeszentea dela uste dut. Gainera, gauza oso interesanteak egiten ari diren argitaletxe txikiak agertu dira.

-Euskara dakitenen kopurua gorantz omen doa, baina igoera hori ez dator bat erabilerarekin. Zuk ere pertzepzio hori duzu?
-Hori esaten da, eta UEMAko herrietan ere kezka hori badago. Nik ez dut erramintarik aztertzeko erabileraren eta jakintzaren arteko datuak, baina ematen du desfase bat dagoela eta azken urteetako tonika dela.

-Gainera, Euskal Herriko epaileek hainbat epai eman dituzte agintari politikoek euskararen inguruan hartutako erabakien kontra. Antropologoa zarenez, nola ikusten duzu euskal gizarteak euskarari buruz bizi duen egoera?
-Ni asko poztu ninduen manifestazioan bildutako jendetzak, baina behin eta berriz horrelako muskulua atera behar izatea… Nik, orain, euskara klaseak ematen ditut, eta normalkuntzan bide bat egiten ari garela uste dut. Lege batzuk ateratzen dira euskarak bere lekua izateko eta, derrepente, lortu ditugun leku apurretatik kentzea kezkatzekoa da eta amorrua sentitzen duzu. Horrelako erabakiak, euskaraz bizitzea erabaki dugunontzat, mingarriak dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados