Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Euskararen Egunarekin bat egingo du Durangaldeak

Euskararen Egunarekin bat egingo du Durangaldeak

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egingo dute gaur Durangaldean. Berrizen bakarrizketak eta afaria antolatu dute. Zaldibarren, berriz,  Erabilera Planaren datuak eskainiko dituzte, eta Abadiñon ikasleei zuzendutako hainbat ekitaldi burutuko dira. Durangoko Amankomunazgoak ere, ‘Gaur ere euskararen eguna izango da’ leloa aldarrikatu du gaurko.

‘Salto kalera pirata euskaldunok!’ lemapean abituako dira Berrizko Udalak antolatutako ikuskizunak. Barry Barrez ‘Irish in Euskal Herria’ bakarrizketa eskainiko du Kultur Etxean, arratsaldeko 19.00etan. Bizitzaren inguruko hausnarketa egiten du, Euskal Herrian adaptazio (integrazioa?) prozesua azalduz, eta batez ere euskara ikasteko jarraitu duen bide bitxia, herrialdeko bazter desberdinetan izandako abenturei buruz hitz egiten du, bakarrizketak euskaraz eginez, oroimenez beteriko eskusoinu bereziaz lagunduta.

Ondoren Berbalagun afaria antolatu dute eta film laburra proiektatuko da Gaztetxean. Biharko Pirritx eta Porrotx pailazoak ikuskizuna aurkeztuko dute frontoian, arratsaldeko 17.30ean. Sarrerak 5 euro balioko ditu.

Zaldibarko Udalak, berriz, 2008an martxan jarri zuen Erabilera Planaren datuen berri emango ditu.  Goizeko 10.00etan, udaleko pleno aretoan burutuko da aurkezpena. Ondorioen artean aipagarria da udaleko langileek lehen hitza euskaraz egiten dutela ia kasu guztietan. Herritarrak jartzen direnean harremanetan, ordea, euskaraz egin duten kasuak %44tik %55ra pasa da; hau da, erdiak baino gehiagok egiten du euskaraz.

Abadiñon, ostera, “Abadiñon, denda-taberna-jatetxeetan, euskeraz” kanpainako zozketa egingo du Udalak, 20:00etan, Errota Kultur Etxean. Matiena Herri Eskolako IGEk antolatuta, Madiber magoa izango da kiroldegian, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza 1-2 ikasleentzat, 11:00etatik aurrera.

Ordu berean, Errota Kultur Etxean, Iratxoen kondairak (mitologia, antzerkia eta dantza modernoak) aurkeztuko dira, Lehen Hezkuntza ikasleentzat. Zelaieta Herri Eskolako IGEk antolatuta, herritar guztiei zabalik izango den Kantulagun Oxabi taldearekin arituko dira 17:30ean, probalekuan,

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados