Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka
Iurretako Udala

‘Euskara eta feminismoa bidaide’ izango dute hizpide Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek

DurangoEuskaraEtaFeminismoaDurangoko Bilgune Feministak eta Euskal Herrian Euskarazek ‘Euskara eta feminismoa bidaide’ izenburu duen hitzaldia antolatu dute datorren eguenerako, arratsaldeko 19:00etan. Plateruena kafe Antzokian izango den berbaldian Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel izango dira hizlari.

Lorea Agirre (Beasain, 1968) Informazio Zientzietan lizentziaduna eta antropologoa da. Mondragon Unibertsitatean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko (HUHEZI) irakaslea eta ‘Sorguneak’ ikerguneko ikerlaria denez euskararen, feminismoaren eta euskal kulturaren inguruko ikerketetan parte hartu du. 2014 tik Jakin aldizkariko zuzendaria da eta aldez aurretik Argian,  Euskaldunon Egunkarian eta Berrian lan egin du.

Idurre Eskisabel (Beasain, 1970) kazetaria eta antropologoa eta EHUko kazetaritza irakaslea da. Bere ikerketetan generoa eta nazio identitatea landu ditu batez ere. Euskaldunon Egunkarian eta Berrian egin du lan eta Euskadi Irratian, Euskalerria Irratian, Info 7 irratian, Argian eta Jakinen kolaboratu du, besteak beste.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados