Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Euskal Herriko neandertalei buruzko hitzaldia egongo da gaur Iurretako liburutegian

Iurretako liburutegiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak ‘Euskal Herriko neandertalak’ hitzaldi-solasaldia antolatu dute elkarlanean. Asier Gomez Olivencia  paleontologoaren berbaldia gaur izango da, hilak 16, 18:30an hasita, Ibarretxe kultur etxean.

Neandertal espeziea duela 430.000 urte agertu eta orain dela 40.0000 desagertu zen giza-espezie ospetsua izan zen, eta aztarnategi eta teknika berriek bere inguruko informazio berri baliotsua eskaintzen dute.

Orain dela milaka urte bizitza nolakoa zen ulertzeko eta iragana ezagutzeko aukera ematen dute indusketetan aurkitutako fosilek eta aztarnen azterketak. “Izan ere, azken urteetan egindako bilduma arkeo-paleontologikoen berrikuspenak Europako neandertalen portaera ulertzeko giltza izan dira”, antolatzaileen esanetan.

1967an Dimako Axlor aztarnategian aurkitutako hiru giza fosilen azterketak datu interesgarriak azaleratu ditu. Adibidez, egindako ikerketek erakutsi dute neandertalek ez zutela elikatzeko bakarrik ehizatzen. Beste baliabide batzuk lortzeko bidea ere bazen ehiza eta neandertalen eta ingurunearen erlazioa pentsa daitekeena baino konplexuagoa zela ondorioztatu daiteke.

Horren inguruan hitz egingo du Asier Gomez Olivencia Giza Eboluzioan espezializatutako doktorea eta paleontologoak. Bere tesia Atapuercako Ikerketa Taldean egin zuen, eta bere iblbidean egin dituen ikerketekin 90 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu.

Cambridgeko Unibertsitatean eta Parisko Musée de l’Homme-n lan egin du eta 2014an Euskal Herriko Unibertsitatean sartu zen, lehenik Ikerbasque ikertzaile gisa eta gero Ramón y Cajal ikertzaile bezala. Euskadin ere hainbat aztarnategitako lanak zuzentzen ditu.

Hitzaldi-solasaldirako sarrera librea bada ere, aurretiaz izena eman behar da biblioteka@iurreta.eus helbidera idatziz edo 946812726 telefono zenbakira deituz.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados