Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Euskal Herriko koreografoen ikuskizunak dastatzeko aukera eskualdeko agertokietan

Euskal Herriko koreografoen ikuskizunak dastatzeko aukera eskualdeko agertokietan

Judith Argomaniz, Ziomara Hormaetxe eta Asier Zabaleta koreografo gazteek ‘Dantzatan’ egitasmoaren barne egindako azken sorkuntzak izango dira ikusgai asteburu honetan Zornotza Aretoan eta San Agustin Kultur Gunean. Arriola Antzokian berriz, Aiert Beobideren ‘Ilargiaren malkoa’ izango da ikusgai 2015. urteko Dantza Zirkuituaren barne.

Amorebieta-Etxanoko Zornotza Aretora eta Durangoko San Agustin Kultur Gunera gerturatuko da bihar, ostirala, 21.00etan, eta igandean, 19.00etan, hurrenez hurren Dantzatan, euskal koreografo gazteen erakustaldia. Bi agertokietan Judith Argomaniz, Ziomara Hormaetxea eta Asier Zabaleta koreografoek euren konpainientzako sortutako piezak eskainiko dituzte.

Judith Argomanizek Lasala konpainiarentzat sortutako ‘Hooked (still)’ ikuskizunak sortzailea bera eta Jaiotz Osa biltzen ditu eszenatokian 12 minutu irauten duen pieza eskaintzeko. Lan honetan “gizakiak duen lotura afektibo beharra eta horren ondorioz sortzen diren egoerak” islatzen dira.

Ziomara Hormaetxek bere izena duen konpainiarentzat egindako ‘Symbiosis’ piezan, koreografia egilea eta Robert Jackson dantzaria biltzen dira eszenatokian. Lanaren izenburuak interakzio biologikoa hartzen du oinarri, “espezie desberdinetako bi organismoen artean ematen den harreman estu eta iraunkorrari aipamena egiten diona”, sortzailearen esanetan.

Programa osatzen duen ‘Joan zaretenei, adio/Adiós a los que os habéis ido’ pieza, Asier Zabaletak Ertza konpainiarentzat egindakoa da. Egileak berak eskaintzen duen bakarreko lan honek “Euskal Herriak azken berrogei urteetan bizi izan duen gatazkaren ondorioz, bizitza galdu duten pertsona guztiei zuzenduriko agur samina da”, sortzailearen esanetan.

Elorrioko Arriola antzokian berriz, Haatik konpainia izango da bihar, 22.00etan ‘Ilargiaren malkoa’ lana eszenaratzeko. Eusko Jaurlaritzak lagundutako Dantza Zirkuituaren barne kokatzen den agerraldi honetan hiru historia sakonetan oinarritzen da eta hauek kontatzeko oso modu ezberdinak erabiltzen ditu konpainiak. Pieza hau Bejart Ballet-eko dantzari eta koreografo den Vitali Safronkinek Euskal mendizale baten heriotzari buruz Haatikentzat espresuki sortutako lana da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados