Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Atxondoko Udalak ikusgai jarri du herri-bideen inbentarioa

Atxondoko Udalak ikusgai jarri du herri-bideen inbentarioa

Atxondoko Udalak herriko hiru elizateetan jarri du ikusgai herri-bideen inbentarioaren zirriborroa. Egindako ikerketari buruzko azalpen zehatzagoak nahi dituzten herritarrek berriz, lana burutu duen Sendo enpresako teknikariekin biltzeko aukera izango dute eta horretarako hitzordua adostu beharko da.

Atxondoko Udalak eskatutako herri-inbentarioaren zirriborroa amaitu berri du Sendo enpresak eta egindako azterketaren emaitza herritar guztiek izango dute ikusgai gaurtik aurrera. Horretarako, “herriko bideak batzen dituen planoa eta bide bakoitzaren legenda jarriko dira ikusgai, Apatako Udaletxe ondoan eta Axpe eta Arrazolako elizpeetan”, David Cobos Atxondoko alkateak azaldu duenez.

Herri-bideei buruzko informazioa eta zehaztasunak jaso nahi dituzten jabe edo herritarrek, lana egin duten teknikariekin batzartzeko aukera izango dute, zalantzak uxatzeko edo ekarpenak, aldaketak edo zuzenketak egiteko. Horretarako, izena eman beharko dute Udaletxeko bulegoan abenduaren 11 orduko eta hitzorduak abenduaren 14tik 19ra bitarteko asterako emango dira, goizez zein arratsaldez.

Herritarrak egindako ekarpenen ondoren, Udalbatzak inbentarioaren hasierako onespena egin beharko du eta, ondoren, dokumentuarekin bat ez datozen herritarrek alegazioak aurkezteko aukera izango dute, onespena BAOn argitaratu ostean.

“Udalak beharrezkoa ikusten du behingoz inbentario bat izatea, sarritan arazo eta zalantzak egoten direlako herriko bide ezberdinen jabetza dela eta edo berauetatik igarotzeko eskubideen harira”, Cobosen esanetan.

Inbentarioa onartu ondoren herritar guztiek jakingo dute “zeintzuk diren bide publikoak eta nork duen zer bide mantendu eta konpontzeko ardura”, alkatearen esanetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados