Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Euskal Herriko inauterietako pertsonaiak biltzen dituen erakusketa dago ikusgai Elorrion

Erakusketan, gehien bat, Nafarroako ihauterietako pertsonaiak azaltzen dira.
Erakusketan, gehienbat, Nafarroako ihauterietako pertsonaiak azaltzen dira.

Zanpanzarra, Miel Otxin, Ziripot, Kotilungorri edo Lamia Elorrion daude egun hauetan, Iturri Kultur Etxeak Euskal Herriko zenbait herritan ospatzen diren inauterietako pertsonaiak biltzen dituen erakusketa antolatu baitu. ‘Herri ihauteriak’ deituriko erakusketak, 18 pertsonaia eta bakoitzari buruzko azalpenak aurkezten ditu.

Iruñeko San Juan Xar kultur elkarteak prestatutako erakusketak “Euskal Herriko ihauteri garrantzitsuenen errepasoa da”, egileen esanetan. Erakusketa osatzen duten piezak jatorrizko pertsonaien kopia dira eta erakusketan dagoen usaina eta musika egokiak “ohitura zaharrak ulertu eta bere garrantzia miretsiko dute”, antolatzaileen esanetan.

Erakusketa honetan azaltzen diren pertsonaiak bost ataletan banatzen dira. 18 pertsonaietatik sei Iruñeko Donibane auzoko karnabaletan agertzen dira: ‘Zezengorri’, ‘Ahari’, ‘Basurde’, ‘Gaueko’, ‘Zaldia’ eta ‘Lamia’

Lantzeko ihauterian parte hartzen duten bost pertsonai ere agertzen dira erakusketan: ‘Zaldiko’, ‘Ziripot’, ‘Txatxo’, ‘Miel Otxin’ eta  ‘Perretzailea’.

Altsasuko ihauterikan azaltzen diren ‘Akerra’, ‘Momotxorroa’ eta ‘Sorgina’rekin batera Ituren eta Zubietako karnabaletako protagonistak diren ‘Zanpanzarra’, ‘Hartza’ eta ‘Ijitoa’ ere erakusketan daude.  Bilduma Ziburuko ‘Kotilungorri’k osatzen du.

Pertsonai bakoitza Joxe Miel Barandiaran, Jose María Satrustegi, José María Jimeno Jurío eta abarren ikerketetatik ateratako azalpenarekin batera agertzen dira.

Pertsonaia eta testuekin batera erakusketan agertzen diren eta agertzen ez diren ihauterien irudiak proiektatzen dira, “pertsonaia bakoitza bere ‘habitat’ naturalean nola aritzen den ikusteko, guzti hau musika egoki batekin aurkeztuta”, antolatzaileen esanetan.

Iruñeko San Juan Xar kultur elkarteak 2006 urtea aurretik egindako erakusketan oinarritzen da. Urte horretan pertsonaiak eta erakusketa bera zaharberritu, hobetu eta handitu egin zuten eta harrezkero Nafarroako herrietan zehar egoteaz gain Euskal Herriko beste zenbait herritan ere ikusgai egon da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados