Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Eskualdeko bost bertsolarik kantatuko dute Udabarria Bertsotan kanporaketaren azken bi saioetan

Busturian eta Zallan jokatuko dira  bihar ‘Udabarria Bertsotan’ sailkapen faseko azken bi saioak. Kanporaketetan puntu gehien lortzen dituztenek udazkenean ospatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartu ahal izango dute.

Kanporaketa fase honen azken bi saioetan, eskualdeko bost bertsolarik kantatuko dute. Saio biak arratsaldeko 18:30ean hasiko dira.

Zallako El Longar jauregiko kaperan, Ander Aldazabal zornotzarra, Bittor Altube abadiñarra, Garikoitz Sarriugarte zaldibartarra eta Iruri Altzerreka garaitarra izango dira.

Busturiako kultur etxean berriz, Irune Basagoiti ermuarra jarriko da mikrofonoaren aurrean.

Orain arte jokatu diren sei kanporaketetan eskualdeko bost bertsolari lehiatu dira. Igor Galartza abadiñarra eta Araitz Katarain mallabitarra, Urdulizen eta Durangon kantatu zuten, 176 eta 183 puntu metatuz, hurrenez hurren. Ander Sarriugarte durangarra Diman kantatu zuen, eta 167,5 puntu lortu zituen. Bittor Salterain eta Ander Elorriaga durangarrek Aulestin eta Sopelan izan ziren eta lehenak 134,5 puntu lortu zituen eta bigarrenak 150,5.

Udazkenean hasiko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketan 36 lagunek parte hartuko dute. Kanporaketetan 2018ko finalistek parte hartzeko eskubidea izango dute, baita 2021eko final aurrekoetan lehiatu zirenek ere. Beraz, izena eman dutenen kopuruak baldintzatuko du Udabarrian Bertsotan txapelketatik sailkatuko den bertsolarien kopurua.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados