Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Eskualdeko beste 11 enpresak bat egin dute aurten euskara sustatzeko Landue ekimenarekin

Durangaldeko Mankomunitateak eskualdeko esparru sozioekonomikoan euskara sustatzeko duen ‘Landue’ egitasmoak 26 kide ditu dagoeneko, aurten bertan beste 11 enpresa batu baitira. Azken hauek beren atxikimendua formalizatu berri dute, proiektuaren barruan egindako azken urratsak aurkeztu diren ekitaldi berean.

Mankomunitateak kudeatzen duen zerbitzua diruz laguntzen dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, eta Ahize-AEKko hizkuntza aholkulariak arduratzen dira euskararen presentzia areagotzeko Durangaldeko enpresetan. Baliabide horrekin, besteak beste, webguneak itzuli dituzte, lantegietako hizkuntza paisaian aldaketak egin, hizkuntza irizpideak ezarri edo Lanbide Heziketako ikasleen praktikaldia euskaraz izan dadin oinarriak zehaztu dira. Azken batean, bakoitzaren beharretara egokitutako zerbitzua ematen du Landuek.

Hamaika eransketa

Lasuen, Malda Bike, Urkiola Landa Garapena, Sorland, DEK (Durangaldea Enpresa Ekimena), Hirukobat, Padelko, Ozasan, Garaiko landetxea, Saltsan Katering eta Begilan izan dira aurten Landue komunitatearekin bat egin duten 11 enpresak. Euskararen presentzia areagotzeko lan egiteaz gain, eskaintzen zaien doako zerbitzuak baliatuko dituzte.

Proiektuarekin bat egin duten enpresak industria arlokoak dira batez ere, baina 2023. urtean sektore berri batera egingo du salto Landuek: turismora. “Urkiola Landa Garapeneko elkartearekin elkarlanean abiatu dugu ildo berria, ikusi baita eskualdean gero eta garrantzia handiagoa duen sektorea dela, eta hizkuntzaren aldetik oraindik lan handia dagoela egiteko. Pilotajea martxan dago Garaiko landetxean, eta urtean zehar beste bi enpresarekin garatuko da ildo hori”, Mankomunitatetik adierazi dutenez.

Eremu estrategikoa

“Durangaldea eremu estrategikoa da hizkuntzaren biziberritzeari dagokionez. Gero eta pertsona gehiago dira eskualde honetan euskara dakitenak. Baina jakiteaz gain, euskara biziberritzeko, ezinbestekoa da erabiltzea. Hori da Landueren helburua, arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera bultzatzea eta Durangaldean lana euskaraz egiteko erraztasun handiagoak ematea”, nabarmendu zuen Mireia Elkoroiribe Durangaldeko Mankomunitatearen presidenteak Durangoko Elkartegian egin zen sinadura ekitaldian.

Arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeak duen garrantzia nabarmendu zuen Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusiak. Izan ere, hezkuntzan egin den ahalegin handiaren ondoren, “hurrengo pausu logikoa da lan-arloa, enpresak eurak. Inoizko baldintzarik onenak ditugu lan-arloan ere euskararen presentzia eta erabilera handitzeko, bai profesionalen euskara gaitasunari dagokionez, bai eskuragarri dauden baliabideei dagokienez”.

“Euskal gizarteak euskararen erabilera sustatzeko hautu sendoa” egin duela adierazi zuen Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak, eta “euskararen erabilera nabarmena bada erakunde publikoetan, etxean, eskolan, ezin da zokoratu enpresan, lantokian”, azpimarratu zuen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados