Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Erromeriak eta herri kirolak nabarmentzen dira Gazetan Erregeenetako jaietan

Erromeriak eta herri kirolak nabarmentzen dira Gazetan Erregeenetako jaietan

2015a hastearekin batera ospatuko dira urteko lehenengo jaiak, hain zuzen, Elorrioko Gazeta auzoak izango diren Erregenetakoak. Aurtengo egitarauan, besteak beste, erromeriak eta herri kirolak nabarmenduko dira.

Abenduaren 27an txopoa sartzearekin batera abiatutako egitaraua urtarrilaren 2an izango du benetako hasiera, egun horretan mus eta tute txapelketaren XLI. edizioa jokatuko baita gaueko 20.30etatik aurrera.

Umeen eguna ospatuko dute urtarrilaren 3an eta arratsaldeko seietan auzoko gaztetxoek eskainitako antzerki saioaren ostean, Oihan Vega disko jartzailearen saioa hasiko da eta ohiko afarian izango dira.

Igandean, goizeko hamarretan, Intxortara igoera izango da eta astelehenean afariak eta Luhartzek joko duen erromeria izango dira.

Asteartean ospatzen den Erregeen Eguna Laja eta Landakanda trikitilariek girotuko dute eta iragarritako ospakizunak 11.30etan izango den mezarekin hasiko dira. Jarraian Besaide dantza taldearen ekitaldia izango da eta eguerdiko 13.00etan herri kirol saio erakargarria izango da, hain zuzen 2015eko Urrezko mailako Eusko Label Binakako Aizkora Txapelketa.

Lehiaketan, Berako Donato eta Oihan Larretxeak 2014ko Zilarrezko mailan Eusko Label binakako txapeldunak izan ziren Kañamares III.a eta Arkaitz Jauregirekin indarrak neurtuko dituzte. Bete beharreko lana sei izakerako 24 enbor. Tartean, Joseba Ostolaza eta Idoia Etxeberria harri jasotzaileen erakusketa izango da.

Asteazkenean meza izango da goizeko 11.30etan eta jarraian andrentzako XLI. briska txapelketa izango da.

Aurtengo jaiak urtarrilaren 10ean amaituko dira gaueko 21.00etan izango den auzo afariarekin eta ondoren Kupela taldeak girotutako erromeriarekin.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados