Banner en desktop Banner en moviles
Azoka Idiomas Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Iurretako Udala
Soinua Durango

Errebonbilloek salben hotsa eta bolbora usaina zabalduko dute Elorrioko herrigunean

ElorriokoErrebonbilloak2018Gutxienez 1575etik egiten den Errebonbilloen Alardeak salben hotsa eta bolbora usaina zabalduko ditu domekan Elorrioko kaleetan. Ohikoak diren goizaldeko kalejira eta arratsaldeko alardeaz gain, pala partidekin eta txistu kontzertuarekin osatuko da eguneko egitaraua.

Ohiturari jarraituz, goizaldeko bostetan hasiko da ospakizuna. Kapitainaren aginduetara bilduko diren 15 eskopetariak, txistulariak eta atabaleroa Herriko plazan hasiko dute ibilaldia, lehenengo salbak udaletxera eta elizara begira botako dituztela.

Ondoren, Kurutzondoko gurutzerantz, garai batean San Lazaro ospitalea zegoen lekuan, Santa Ana komentuan, Kurutziagan, Txanbeliko gurutzearen inguruan zein herriko beste zenbait leku adierazgarrietan salbak botako dituzte.

Alkatearen etxaurrean edo berak agindutako herriguneko beste tokiren baten ere kartutxoetako bolbora hustuko dute, baita armosu hartuko duten Tanger taberna aurrean.

Prozesioa eta dantzak

Arratsaldeko ekitaldia bostetan parrokian errezatuko den errosarioaren ostean hasiko da. Errebonbiloek eliztarrek egingo duten Ama Birjinaren prozesioa lagunduko dute, leku jakinetan salbak jaurtiz.

Prozesioaren ondoren, beste ibilaldi bati ekingo dio eskopetarien konpainiak eta Herriko plazara itzuli ondoren, eskopetak utzi eta dantza ekitaldia hasiko du. Kapitainak eta atzeskuak eskainiko duten Desafioarekin hasiko da agerraldia, eta ondoren, errebonbillo guztiek Banan-banakoa dantzatuko dute.

Aurreskuarekin eta Zortzikoarekin hainbat herritar dantza egitera gonbidatuko dituzte eta elkarrekin eskainiko dituzte Fandangoa eta Arin-arina, ospakizunari amaiera emanez.

Erakusketa

Errebonbilloen ospakizuna borobiltzeko, Nesken Gomazko Paleten Zirkuituko partidak jokatuko dira 11:00etan plazako frontoian, eta 11:30ean meza ospatuko da Sortzez Garbiaren Basilikako Koruren partaidetzarekin. 13:00etan, Durangaldeko Jaizale taldeko txistulariek eta beste zenbait musikarik kontzertua emango dute Herriko plazan.

Elorrioko Argazki Taldeak bere ekarpena egingo dio Errebonbilloen jaiari, aurreko urteetan egindako hainbat argazkiekin osatutako erakusketa prestatu baitu. Josu Urizarbarrena, Bego Colomo, Patxi Granado, María Otxandiano eta Karlos Eriz argazkilariek ateratako irudiak irailaren 25etik urriaren 13ra arte egongo dira ikusgai Iturri kultur etxeko erakusketa aretoan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados