Banner en desktop Banner en moviles
Uda Giro Durango
Haizetara Amorebieta
Maristak Durango
Santos Arriandi

Enara Gallastegi da 2025eko Bizkaiko Eskolarteko txapelduna

Enara Gallastegi.

Bizkaiko Eskolarteko bertso idatzien finalak eta bat-bateko finala jokatu dira atzo eta gaur artean Iurretako Kepa Arroitajauregi frontoian. Eskolarteko txapelketa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute elkarlanean. 

Gaur goizeko 10:00etan 150 gazte batu dira DBH eta batxilergoko idatzizko finala jokatzeko (behean sarituen berri). Apirilean eta maiatzean herri eta eskualdeetan egin dituzte aurrekanporaketak. Horrez gain, barikuan LH5 eta LH6. mailakoen finalak jokatu ziren.

Ostean, 11:30ean hasita, bat-bateko finala jokatu dute zortzi finalistak. Aurten 28 parte hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta lau kanporaketa jokatu dira. Horietatik zortzi heldu dira, esandako moduan, finalera:

  • Aiala Irurtia Montero (Arantzazu)
  • Ekhi Zuluaga Intxaurbe (Igorre)
  • Enara Gallastegi Barrenetxea (Dima)
  • Iradi Barrenetxea Akesolo (Artea)
  • Jon Abasolo Sarralde (Munitibar)
  • Kelmene Abaitua Isazelaia (Berriz)
  • Maddi Aurtenetxe Bustinza (Zornotza)
  • Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza)

Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin dute gazteek eta, ostean, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horiek egin ostean, Enara Gallastegi eta Ekhi Zuluaga izan dira puntu gehien batu dituzten bi bertsolariak eta, beraz, buruz-burukora sailkatu direnak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan dute atal honetan.

Buruz burukoa jokatu ostean, Enara Gallastegik batu ditu puntu gehien eta 2025ko Bizkaiko eskolarteko txapela lortu du. Txapela Eneko Abasolo Txabarri “Abarkas” bertsolariak ipini dio txapeldunari.

Buruz burukoa jokatu duten bertsolari biak, ekainaren14an, 11:30ean, Arantzan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.

Bat-bateko finalean aurkezle beharretan Igor Menika Bengoetxea aritu da. Epaimahaia Beñat Romero Maguregi, Ainhoa Arregi Elosua eta Ander Arrien Azpiazuk osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Ione Narbaiza Gallastegi aritu da.

Sari banaketa

Eguerdian sari banaketa ekitaldia egin da frontoian bertan. Ekitaldian hurrengoek parte hartu dute:

  • Belate Olabarria Astobiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria
  • Josu Telleria Uriarte Bizkaiko ikastolen lurralde batzarreko lehendakaria
  • Txapeldunari, esandako moduan, Eneko Abasolo bertsolariak jantzi dio txapela.

Idatzizko sariketako saridunak:

DBH1

  • 1. Saria: Aietxu Basterretxea Akesolo (Bilbo- Begoñazpi Ikastola)
  • 2. Saria: Ane Makazaga Santamaria (Zornotza- Andramari Ikastola)
  • 3. Saria: June Gondra Bilbao (Bermeo-Eleizalde ikastola)

DBH2

  • 1. Saria: Araitz Elorza Gastañazatorre  (Iurreta-Juan Orobiogoitia)
  • 2. Saria: Lur Oiartzabal Gonzalez (Larrabetzu-Txorierri BHI)
  • 3. Saria: Jare Baliño Campelo (Bilbo-Solokoetxe BHI)

DBH3-DBH4-Batxilergoa

  • 1. Saria: Iraia Lauzirika Ugarte (Zornotza- Urritze BHI)
  • 2. Saria: Ekain Menika Iruarrizaga (Arantzazu-Igorre BHI)
  • 3. Saria: Haizea Rotaetxe Gandiaga (Markina-Xemein- Markina BHI)

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados