Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Emakumeek jarriko dute sugarria

Sugarri2017ko Haizetara emakumeekin osatutako edo gehiengoa emakumeek osatzen duten bandei mugatuta dagoela ikusita, Durangoko Sugarri fanfarreak bere egin du eskakizun hori. Horregatik “emakumeak izango dira nagusi Zornotzara joango garen taldean”, elkarte horretako zuzendaria den Cristobal Aslaren esanetan. “Ez hori bakarrik, Zornotzan eskainiko dugun errepertorioa ere taldeko emakumeek aukeratutako piezekin osatuko dugu”.

Barikutik domekara ospatuko den kaleko musika-taldeen nazioarteko lehiaketa, oso berezia izango da Durango, Zornotza, Elorrio, Bilbo, Gasteiz edo Getariako musikariekin osatuta dagoen baina bere izaera durangartzat duen Sugarri fanfarrearentzat. “2013ko edizioan publikoaren saria irabazi genuen eta horrek inflexio-puntua ekarri zuen taldearen garapenean”, gogoratzen du Aslak.

Durangoko Musika Bandako zenbait musikarik duela 35 urte inguru sortutako fanfarreak, goitik behera aldatu ditu partaideak zein taldearen izaera. “Hasieran Durangoko zein auzoetako jaietan jotzen zuten”, gogoratzen du Aslak. Gaur egun ordea, 12 eta 25 kiderekin osatutako talde desberdinak egiten dituzte, banda, danborradetarako taldea, show, camp edo fanfarre formatuen arabera.

SugarriErrepertorioa

2.000. urtean Sugarrirekin sarritan jotzen zuen Asla bera izendatu zuten taldeko zuzendari artistikoa eta horrek aldaketa nabarmena eragin zuen. “Profesionaltasun kutsua eman genion taldeari eta errepertorioan genituen piezak berriro masterizatu genituen”, gogora-tzen du Aslak. Gaur egun, gainera, “zuzeneko soinua indartzeko ahaleginetan gabiltza”.

Sugarrik eskaintzen duen errepertorioan musika modernoa nagusi dela esatea, egia-erdia izango litzateke. “Lady Gaga, Su Ta Gar, Piperrak, Jotakie, Betagarri, Loquillo, Bon Jovi edo Skape talde eta artisten piezak eskaintzeaz gain, eskatutako musika ere jotzen dugu, kalejira, danborrada edo ezkontzetan. Tolosako inauterietan, esaterako, Arco Iris elkartearekin joaten gara eta han aldez aurretik aukeratutako 62 pieza bakarrik jo daitezke. Aurreko astean berriz, Miranda Ebroko San Juan jaietan egon ginen eta bertakoek eskatutako Village Peoplen muntaia eskaini genuen”.

Sugarriren errepertorioan hain-bat estilotako 240 pieza tartekatzen dira; hauetako 140 inguru geldialdietan jotzen dituzte eta gainontzeko 100 konposizioak batez ere kalejiretan edo fanfarre formatuan eskaintzen dituzten biribilketak, jotak, arin-arinak eta bestekoak dira.

Zornotzako Haizetara lehiaketan 19 musikarirekin osatutako taldea aurkeztuko dute; zazpi saxofoi-jotzaile egongo dira, beste lau tronpetari, bi tronbonista, beste bi baxu-jotzaile eta gainontzeko lauak perkusiolariak izango dira.

Edizio honetarako hautatu duten errepertorioa ere “taldeko emakumeek aukeratu dute euren gustuen arabera. Agerraldietan eskainiko ditugun estiloak Euskal Herriko zein nazioarteko pop eta rocketik ska zein punkera doaz”, Aslaren esanetan. Gainera, asteburu honetan joko dituzten piezetako bakarlariak ere Sugarriko emakumeak izango dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados