Elorrioko Udal liburutegiak irekiera ordutegia aldatu du azterketa garairako. Erabaki horren bidez aretoa 11 orduz egongo da irekita eta Iturri kultur etxea eguerdian itxita egon arren, ikasteko gela erabilgarri egongo da.
Ordutegiaren luzapena aste onetan hasi da eta ekaina amaiera arte iraungo du eta goizeko 9:30etatik iluntzeko 20:30era bitartean etengabe egongo da zabalik. Hamaika orduz guztira.
Orain arte, eguerdiko orduetan Iturri Kultur Etxea publikoarentzako itxita egoten den bitartean, Liburutegia ere itxita egoten da. Orain, hala nahi duenak, aukera izango du bertaratzeko.