Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

‘Elorrioko udak’, kulturaz eta ondareaz gozatzeko ezinbesteko hitzordua

‘Elorrioko udak’, kulturaz eta ondareaz gozatzeko ezinbesteko hitzordua

Ekaitz perfektu antzeko bat gertatzen da Elorrion udaro. Udalak, Arriola Antzokiarekin batera ‘Elorrioko udak’ ekimenaren barruan hainbat ekintza programatu ditu hurrengo asteetarako. Bisita gidatuak, Musikaire Jaialdia, Berrio Otxoa eguna eta beste jai eta feria izango dira udako protagonistak. Beraz, udan, kultura kalera irteten da Elorrion.

Ana Otadui, Elorrioko alkate andreak, aurtengo programazioa aurkeztu zuen atzo goizean Tola Jauregiko lorategian. Bertan, iaz hil zen Segun Lazkano irakasle, argazkilari eta euskaltzalea gogoratu zuen. “Iazko edizioaren aurkezpenean hemen egon zen”, gogoratu zuen Otaduik atzo.

Gaur emango zaio hasiera aurtengo udako egitarauari, Azoka Kulturalarekin. Bigarren eskuko artikuluen erakusketa, liburuak, diskoak, filatelia, bildumak… eta antzinako auto eta motoen erakusketa izango da plazan.

Bisita gidatuak egingo dira Argiñetara, Sortzez Garbia Basilikako altxor ezkutuetara, Zenita Auzora eta hirigunera. Hauek egiteko hiru euro ordaindu beharko dira eta Turismo Bulegoan izena ematea beharrezkoa da. Bestalde, ondare ibilbidea egiteko aukera izango da, eta horretarako baldosa gorriak jarraitu besterik ez dago.

 

Trikitilari Gazteen Txapelketa

Mendraka mahasti eta bodega bisitatzeko, artzaintza-munduarekin eta artilearekin egindako ehunekin lotutako esperientziak ezagutzea eta udalerri barruan gymkana, Besaideko haitzulora bisita, mendi ibilbideak eta eskalada Besaiden egiteko parada egongo dira ere porgramaren barruan.

Elorrioko kaleetan ondare artistikoa garrantzitsua da, eta horregatik musikaz gozatzeko eszenario ezin hobea bihurtzen da udako gauetan. Azkenik eta programazioa borobiltzeko, Musikaire ospatuko da uztailaren 4tik 27ra bitartean. Jaialdiak 17. edizioa ospatuko du aurten, eta lau asteburutan zehar, 12 ekitaldi eskainiko ditu. Bazter askotako musika batzen du Musikairek eta iunguru ezberdinetan hainbat lekuko erritmo ugariak entzuteko aukera ematen du. Kontzertuak, doan izango dira Lariz, Tola, Casajara jauregietan eta plazan.

Uztailaren 4an Elorrioko zaindaria den Berrio-Otxoa eguna ospatuko da. Aurtengo nobedade esanguratsuena Elorrioko Trikitilari Gazteen lehenengo Txapelketa izango dela.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados