Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Elorrioko Sortzez Garbiaren basilikako elizkizunak emango ditu ETB-1ek Aste Santuan

Hiru elizkizun emango ditu ETB-1 zuzenean Elorrioko parrokiatik.
Hiru elizkizun emango ditu ETB-1ek zuzenean Elorrioko parrokiatik.

Euskal Telebistako lehen kateak, Elorrion egingo diren eliz-ospakizunak eskainiko ditu zuzenean Aste Santuko jaiegunetan. Hiru emanaldi izango dira guztira, lehenengo biak, Eguen Santu eta Bariku Santukoak, arratsaldeko 18.00etan, eta igandekoa goizeko 10.30ean.

ETB-1ek zuzenean emango ditu euskeraz egingo diren hiru ekitaldiak eta elizkizun bakoitza hasi aurretik herriguneko eta inguruetako irudiak emango ditu. Aldez aurretik grabatutako irudiak izango dira eta bost minutuko iraupena izango dute.

Elizkizunak Martin Aranbarri parrokoak emango ditu eta herriko hainbat eliztar izango ditu laguntzaile, besteak beste, irakurleak, salmistak eta Parrokiako korua.

Eguen Santuko ospakizunean ohikoa den eliztarren oinak garbituko ditu abadeak eta Bariku Santuko elizkizunak berriz, Nekaldia, Herri-otoitza eta Jaunartzea izango ditu ardatz. Barikuan, gainera, zazpi Herri-otoitz izango dira eta hautako bi eliztar afrikarrak egingo dituzte eta beste bat pakistandar batek.

Berpizkunde Domekan izango den azken elizkizunarekin agurtu dira ETB-1k zuzenean emango dituen ekitaldiak. Kasu honetan bataio bat ospatuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados