Durango Berdintasuna
Amorebieta-Etxanoko Udala
Iurretako Udala
Durangaldeko Mankomunitatea Berba Lagun

Elorrioko kaleak eskulturen erakusleiho bihurtuko dira

Elorrioko Udaleko Kultura Sailak harremana estutu du Eskuahaldunak elkartearekin. Euskal eskultura talde horrek bi dinamika abiatuko ditu herrian: bata, kale-erakusketa; eta, bestea, Argiñetako esteletan inspiratutako tailerra. Kale-erakusketa egunotan instalatuko dute, eta azaro bukaerara arte iraungo du.

Udalak eta elkarteak proiektuaren azalpenera gonbidatzen dituzte herritar guztiak, Iturri Kultur Etxean, urriaren 14an, arratsaldeko 6etan. Aurkezpenaren ostean bisita gidatua eskainiko dute artistek eurek herrian zehar eskulturaz eskultura ibiladitxoa eginez. Ekintza elebitan izango da.

Helburua, Eskuahaldunak elkarteko presidente Guillermo Olmoren hitzetan, artea jendeari gerturatzea da: “Izan ere, kultura eta artea hirietako espazio itxietara eramateko joera gehiegizkoa dago. Baina kalean jartzen baduzu, plaza batean, epe laburrean bada ere, jende gehiagok ikusiko du, eta hori oso baliagarria da”.

Hala, herriguneko hamar puntutan elkarteko hamar eskultoreren lanak egokituko dira; tartean, Ana Herranz elorriarraren estela bat. Egiturak askotariko materialez egongo dira osatuta, hala nola egur, burdina, artile, poliespan, korten altzairu, hormigoi eta harriz.

Hamar artistaren lanak

Urarka kalean, Esteibar Arauna eta Aldape Beitia jauregien arteko patioan, Javier Perez Fabok ‘Mugimendua Lasaitasunean’ obra instalatuko du, egurra, artilea eta metalekin egindakoa.

Anabel Barberenak poliespanaz eta epoxiaz egindako ‘Hartza’ ikusgai egongo da Arespakotxaga jauregiko lorategian. Porrillo artistak eskultura horren aldamenean kokatuko du ‘Energia akaparadorea’ izena daraman hormigoizko figura.

Plaza inguruan hainbat lan instalatuko dira. Ramon Balerdik burdinez osatutako ‘In Memorian’ izenekoa jarriko du udaletxeko arkupean. Art-Ola kolektiboaren eskutik, ‘Zintzilik’ izeneko artelana egongo da udaletxeko fatxadatik zintzilik. Plazako izkina batean Jose Angel Uberuagaren ‘Usaina’ aurkituko dute elorriarrek, egurrez eta korten altzairuarekin egindakoa. Eta beste izkina batean, Guillermo Olmoren ‘Genesis’, harriz eta korten altzairuz osatutako instalakuntza.

Zumelegi erreka ere izango da eskulturen kokaleku. Iñigo Aristegik burdinez landutako ‘Igerilaria’ ikusi ahalko da udaletxe osteko zubitik.

Errebonbilloaren estatuak lagun berri bat izango du alboan hainbat astez, kasu honetan, Ariel Elizondoren ‘Amalur’, harriz eta korten altzairuz egina.

Eta Elorrioko artista batek ere erakutsiko du haren sorkuntza lana. Izan ere, Ana Herranzek Balendin Berrio-Otxoa eta San Juan kaleen arteko plazatxoan kokatuko du zinka erabilita eginiko ‘Estela’.

Estelen tailerrerako izen-ematea, zabalik

Aldi berean, gogorarazten da eskultura tailerrerako epea zabalik dagoela urriaren 24rarte. Ikastaroa egokia da bere gaitasunak aurkitu nahi dituen, bere denbora bete nahi duen edo bere etxean konponketak egiteko materialak ezagutu nahi dituen edozein saltsazalerentzat. Izena emateko, idatzi iturri@elorrio.eus helbidera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados