Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Elorrioko EH Bilduk partaidetzara gonbidatzen du herri berri bat eraikitzeko

Elorrioko EH Bilduk partaidetzara gonbidatzen du herri berri bat eraikitzeko

Elorrioko EH Bilduk maiatzean izango diren udal hauteskundeetarako  herri-programa “guztion artean” osatzera gonbidatzen du “herri borondatearen garaia delako”, Idoia Buruaga zinegotziak azpimarratu zuenez. Asmo horrek aurrera eramateko, besteak beste, bulego eta webgune berriak irekiko dituzte bihar.

Herritar ezkertiar eta abertzaleen ekarpenak jasotzeko asmoarekin sortutako ‘Zurekin hobeto’ ekimenaren helburua “Elorrio berri bat eraikitzea” da. Horretarako hamar arlo desberdin jorratzen dituen 150 galdetegi banatu dira sentsibilitate ezberdineko herritarren artean, “helburua ahalik eta elorriar gehienen iritziak aintzat hartzea baita”, Jon Ander Graciaren esanetan.

Galdetegietan landutako gaien arabera hainbat batzar egingo dira martxoaren 9tik 18ra bitartean eta herri-programaren lehen bertsioa osatuko dute.

‘Zurea da hitza’ deituriko herri-programaren bigarren bertsioa berriz, martxoaren 25ean landuko dute. Apirilean, ordurako ezagutzera emanda izango diren hautagaiak, talde, elkarte, koadrila, eragile eta norbanakoekin bilduko dira “maiatzetik aurrera eraikiko dugun Elorrio nolakoa izatea nahi  dugun eta nola eraikiko dugun” adosteko. Ondoren, herri-programaren hirugarren eta azken bertsioa eratuko dute.

Elkargune berriak

‘Zurekin hobeto’ ekimena gauzatzeko elkargune berriak sortu dituzte; fisikoa zein birtuala. Bata, Erreka kaleko 3. zenbakian dago kokatuta eta berau bihar, martxoak 6 arratsaldeko 19.30etan inauguratuko dute. Elkargunea “eztabaidarako, elkarlanean jarduteko, iritziak bateratzeko, esperientziak trukatzeko eta guztiok batera etorkizuneko herria eraikitzeko” izateaz gain “lanerako espazioa” ere izango da.

Bestalde, webgune berria ere abian jarri dute www.ehbilduelorrio.eus helbidean eta bertan “albisteak irakurtzeko aukeraz gain, herri-programaren urratsen kontakizuna” ere emango dute. Euskarri horren bidez Elorrioko EH Bilduko kideekin harremanetan jartzeko eta ekarpenak, iritziak, nahiak, egonezinak edo proiektuak helarazteko aukera izango du nahi duen orok. Webguneaz gain, “sare sozialetako profilak ere ireki ditugu, herritarrekin harremana sakontzeko” asmoz.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados