Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Antzerkia eta erakusketa bat Martxoaren 8a ospatu aurretik

Antzerkia eta erakusketa bat Martxoaren 8a ospatu aurretik

Martxoaren 8ko ospakizunak datorren astetik aurrera ospatuko dira Elorrion baina, aldez aurretik, prestatutako bi ekimen izango dira Emakumearen Nazioarteko Eguna aurretik. Alde batetik Arriola Antzokian izango den antzerki ikuskizuna eta bestalde Iturri Kultur Etxean ikusgai dagoen erakusketa.

Las Grotesqués konpainiak antzeztuko duen ‘Mucho ruido y pocas nueces’ ikuskizuna gaur, osteguna 6, gaueko 22.00etan hasita taularatuko da. Elena Lombao, Celia Freijeiro eta Tusti de las Heras interpretatzaileek eskainiko duten antzezlana Shakespeareren “Much ado about nothing” komediaren egokitzapena da.

Antzerki fisikoa eta clownaren ezaugarriekin baliatuta, 18 pertsonaia jokatzen dituzte hiru antzezleak, tarteko elkarren aurka harrotasunez dabiltzan eta ikuskizunaren ardatz diren Benedicto eta Beatriz. Las Grotesqués egindako bertsioan denek saiatuko dira Beatriz eta Benedicto elkarrekin maitemin daitezen eta pasioari ateak ireki diezazkioten.

Bestalde, martxoaren 2an ireki zen Iturri Kultur Etxean ‘Emakumeak lanean-La mujer en el trabajo’ deituriko argazkigintza dokumentala erakusketa. Mostra hau martxoaren 13a arte izango da ikusgai.

Gasteizko udal artxiboko 40 argazkik osatzen dute erakusketa eta irudietan XX. mendearen hasieran emakumeek Euskal Herrian egiten zuten hainbat lan ikus daitezke.

Erakusketa honetan argazkilari profesionalen hainbat argazki biltzen da eta irudietan emakumea etxeko zereginetan zein nekazaritza, administrazio edo merkataritza lanetan diharduela ikus daiteke. Beste irudi batzuetan, emakumea zeregin izugarri gogor eta, zorionez, dagoeneko ahaztuta dauden lanetan ageri dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados