Banner en desktop Banner en moviles
AECC Bizkaia
Haizetara
Azoka Idiomas
Soinua Durango

Ekimen ugarirekin ospatuko da eskualdean Emakumeen Nazioarteko Eguna

La Rous konpainiaren ‘Hilos’ ikuskizuna eszenaratuko da zapatuan San Agustin Kultur Gunean. (Argazkia: Gerardo Sanz Fotógrafos)

Emakumeen Nazioarteko Eguna gaur ospatzen dela eta, hainbat ekitaldi prestatu dituzte eskualdeko Udalek eta herri desberdinetako emalokumeen elkarteek. Herri gehienetan, martxoan zehar burutuko diren ekitaldiak antolatu dituzte.

Durango

Ekitaldi ugari antolatu ditu hilabete honetarako Andragunea topaguneak, Durangoko Udaleko zenbait erakunde eta herriko emakume elkarteekin batera. Zapatuan inauguratuko Andragunea eta domekan korritutako Lilakrosak jarraipena izango dituzte datozen egunetan.

Gaur ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunarekin batera esaterako, BBK Fundazioak ekoitzitako ‘Emakumea eta lana’ argazki erakusketa irekiko dute Andragunean arratsaldeko 18:15ean.

Hiru ordu laurden geroago Plataforma Feministak deitutako manifestazioa abiatuko da Santa Ana plazatik.

Zapatuan, Frenorik ez! plataforma feministak antolatutako V. Durangaldeko Bizikleta Martxa Feminista irtengo da Durangotik goizeko 10:00etan. Ibilbidea Berrizen amaituko da eguerdiko 13:0etan.

Egun berean, 2016ko Feten antzerki ferian dramaturgia eta emakumezko antzezpen onenaren saria eskuratu zuen ‘Hilos’ ikuskizuna eszenaratuko du La Rous konpainiak San Agustin Kultur Gunean, arratsaldeko 20:00etan hasita.

Hitzaldi batekin eta bi ikuskizunekin osatuko dituzte Durangon Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko ospakizunak. Martxoaren 22an ‘El humor de las mujeres’ izenburua duen hitzaldia eskainiko du Andragunean Josune Muñozek; 24an Zinegoak, Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko pelikulak izango dira ikusgai San Agustin Kultur Gunean eta 29an ‘Las humoristas: un ensayo poco serio sobre las mujeres y el humor’ deituriko hitzaldia emango du Udal Bibliotekan Isabel Francek.

Amorebieta-Etxano

Zornotzan gaur egingo den ekitaldi nagusia 13:00etan Herriko plazan egingo den elkarretaratzea eta erakunde adierazpena irakurtzea izango da. Bestalde, emakume ekintzaileen beharrizanei erantzuteko helburuarekin jardunaldia egingo da Nafarroa Zentroan.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako egitarauak martxoaren 11n jaraituko du, gaueko 21:00ean Zelaieta parkean, La Basu rap abeslari feministak eskainiko duen ikuskizunarekin. Martxoaren 18an, 11:00etan, nerabeei zuzendutako ‘Musika laborategia’ tailerra eskainiko du Furiak Gaztetxokoan eta umeek Maite Francoren ‘Filomena Musugorri, errege’ ipuin kontaketa saioa izango dute.

Gainera, Kine Zikloak emakumeekin zerikusia duten hainbat filmen emanaldiak iragartzen ditu, ‘Toni Erdmann’ eta ‘María (y los demás)’ tarteko.

Berriz

Berrizko Udalak antolatutako egitaraua gaur, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxetik Urtiaga plazara doan bidea egingo duen kontzentrazio-martxarekin hasiko da. Gaueko 22:00etan berriz, Mud Candies taldearen kontzertua egongo da Kultur Etxean.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako ekitaldiak jarraipena izango dute Berrizen datozen egunetan. Domekan, Añeketan lasterketa herrikoiarekin zortzigarren edizioa ospatuko dute 11:45ean hasita eta partaideek Berrizburu eta Olakueta plaza arteko ibilbidea bete beharko dute.  Ondoren, zumba saioa egongo da.

Martxoaren 15ean, Zinegoak jaialdiko pelikulak izango dira ikusgai Kultur Etxean, 19:30etatik aurrera eta martxoaren 29an ‘Fatima’ film-dokumentala izango da ikusgai Kultur Etxean, 19:30etik aurrera.

Iurreta

Aurreko egunetan Barreterapia eta Emakumeen Literatur tailerrak egin ondoren, 55 urtetik gorakoei zuzendutako irakurketa ekitaldiarekin ospatuko dute gaur Iurretan Emakumeen Nazioarteko Eguna. Udalak eta Anderebidek prestatutako egitaraua goizeko 10.00etan abiatuko da Ibarretxe Kultur Etxean, Blanca Matak dinamizatutako irakurketa errazaren XL Klubaren ekimenarekin.

Barikuan berriz, Sexologia tailerra dinamizatuko du Araceli Álvarezek Goiuria Kultur Etxean, arratsaldeko 16:30ean hasita.

Elorrio

Elorrion, ‘Berdintasunean eta Aniztasunean jolasten’ izenburua duen elkartrukea egingo dute ikastetxeetako ikasleek goizeko 10:00etatik aurrera. Arratsaldeko 19:00etan emakume taldeak ‘Gora emakumeen borroka!’ goiburupean deitutako enkartelada egongo da herriko plazan.

Prestatutako egitarauak jarraipena izango du datozen egunetan eta bihar ‘Sufragistas’ pelikula eta foruma egongo da Iturri Kultur Etxean; barikuan ‘Feminismo beltza’ izenburua duen hitzaldia emango du Jeanne-Rolande Dacougna Minkettek Iturrin eta Arriola Antzokian Arrapaladan Antzerki Taldea, La sombra Teatro eta Las Penélopes taldeen emanaldiak egongo dira.

Abadiño

Abadiñon ere hainbat ekimen iragarri dituzte Martxoaren 8a ospatzeko. Gaur, arratsaldeko 17:00etan ‘Marie Curie, una mujer científica’ izenburua duen hitzaldia emango du Historain lizentziaduna Patricia Martínez Alcocerek San Trokaz Nagusien Elkartean.

18:00etan lehenego hilekoari buruzko laburmetraia emango da Errota Kultur Etxean. Ordu bete geroago Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldi nagusia hasiko da areto berea, Bihotzerre Antzerki Taldeak gidaturik. Ekitaldian, XII. kartel lehiaketaren sari banaketa egingo da, Adierazpen instituzionala irakurriko da eta ‘Bagara bagaude!’ kale animazioaren agerraldia tartekatuko dira.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados