Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Eixu elkarteak antolatutako artisau eta sortzaileek Azoka egingo da domekan Elorrion

Euskal Herriko toki desberdinetako 24 artisau eta sortzaileek euren postuak jarriko dituzte domekan Elorrioko Urarka kalean, goizeko 10:30etatik eguerdiko 14:30ak arte.

Eixu Artisau Elkarteak antolatutako ekimenak 7. edizioa beteko du eta “mimo handiz” prestatutako ekimenean egongo diren artisau eta sortzaileek “zuzenean egiten dituzten lanak ikusi eta eskuratzeko aukera” eskainiko dute. Beraz, bertaratzen direnek “artisaua eta sormen prozesua zuzenean ezagutzeko aukera” izango dute, antolatzaileen esanetan.

Elkarte eragileak  prestatzen dituen gainontzeko ekimenetan bezala, “kalitatezko azoka anitza izango da, non zeramikagileak, ilustratzaileak, diseinatzaileak, bitxigileak, ehungintza, larrugintza…. izango den”. Gainera, Aretxabaletatik gerturatuko den Sualaiko Iker forjariak lanbide horren erakustaldia egingo du goizean zehar, suarekin metalaren formaren eraldatze prozesua erakutsiz.

Ohikoa denez, umeentzako espazio berezia prestuko dute, eta adierazpen eta jolaserako txoko lasai bat izango dute Urarkako plazan. Bertan, Hosi Sound Maker zuzenean musika sortzen arituko da, bere arte sonoro esperimentala publikoarekin partekatuz, gorputzak eta objektuekin jolastuz soinuak sortuz.

Belarriak gozarazteaz gain, plaza horretan “gure ahoa eta sabela Euskal Herriko talo zaporetsuekin betetzeko aukera izango da”, antolatzaileen esanetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados