
Abadiñoko Udalak aurreko urteetan baino %35,5a gehiago jasoko du aurten Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ, edo erdarazko siglekin ezaguna den IBI) eguneratzearen ondorioz. Hori dela eta “Abadiñok ditu eskualdeko baliorik altuenak”, Mikel Urrutia EH Bilduko zinegotziaren arabera.
Abadiñoko Udalak, orain arte, 1.534.010 euro kobratzen zituen zerga horregatik eta aurten 2.075.772 eurora igoko da kopuru hori, hau da, 541.762 euro gehiago. Hala adierazten da ‘IBI zerga itogarri honi Ez!’ izenburuarekin talde abertzaleak zabaldutako oharrean.
2016an, katastroaren eguneraketa egiten ari zen bitartean, Jose Luis Navarro alkateak komunikabide baten adierazitakoak ere kritikatu ditu EH Bilduk. Idatzi hartan “IBIa ez zuela inolaz ere udaleko sarrerak handitzeko erabiliko” adierazteaz gain, alkateak “bere haserrea adierazi zuen hori idaroki zuen batzarkide baten aurrean”, talde abertzaletik gogoratu dutenez.
Egoera horren aurrean EH Bilduk “berrikuspen bat” eskatu du, nahiz eta “oraindik ere ez digute lanketarako aukerarik utzi”. Hori dela eta, ez dute bidezkotzat jotzen “herritarrek erabaki honen ondorioak pairatzea”.
Igoera horien artean izan liteke etxebizitza berriak egin direlako gehiago kobratzea ez?